1993ko Bizkaiko Bira

1993ko Bizkaiko Bira, urte horretan egin zen itzuli hartako XIII. ekitaldia da. Uztailaren lehenengo erdian egin zen.

Partaidetza ikaragarria izan zuen ekitaldi hura eta parte hartzaileetako askok profesionalak bihurtu ziren. Hoietako batzuk, Igor González de Galdeano, irabazlea, Agustin Sagasti, Íñigo Cuesta, Roberto Laiseka, Bingen Fernández, Iñigo Chaurreau, Gorka Gerrikagoitia, Iñaki Barrenetxea, Jon Odriozola, Cesar Solaun, Garikoitz Santisteban, Julian Barcina, Raimondas Rumšas, Koos Moerenhout, Jurgen Gilsing, Naglis Ciplijauskas, Óscar Mollar, Santiago Blanco eta Ángel Casero izan ziren.

Urte honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak, El Correo aldizkariak eta BBKk babestu zuten lasterketa.

Taldeak

  • Banesto
  • Kaiku
  • Gurea-Ascovalsa
  • Pescanova
  • Cesaden
  • Iberdrola
  • Gasyca Euskadi-Bilbobici
  • Cafes La Brasileña-Manik
  • LG Stuttgart
  • Cafes Baque
  • Santisteban-Canales
  • C.A.I.
  • Cafe Fortaleza
  • Herbehereetako Selekzioa
  • Lituaniako Selekzioa
  • Commonwealth-eko Selekzioa

Sailkapen nagusia

Sailkapen nagusia[1]
1. Igor Gonzalez de Galdeano Euskal Herria 19o07’19s
2. Agustín Sagasti Euskal Herria 7 segundora
3. Iñigo Cuesta Espainia 53 segundora
4. Roberto Laiseka Euskal Herria 58 segundora
5. Óscar Mollar Espainia 1’20 segundora
6. Naglis Ciplijauskas Lituania 1’24 segundora
7. Jurgen Gilsing Herbehereak 1’42 segundora
8. Julián Barcina Euskal Herria 1’48 segundora
9. I. González Espainia 1’58 segundora
10. Isidro Pou Espainia 2’01 segundora

Erreferentziak

  1. El Correo hemeroteka 1993ko uztailaren 12a

Kanpo estekak