2014 Belgikan

Jarraian, 2014. urtean Belgikan izandako gertaerak azaltzen dira.

Urria

Urriaren 7an, Charles Michelek (MR) Eli Di Rupo ordezkatu zuen Belgikako lehen ministro gisa —2011tik zegoen kargu horretan, eta bere alderdia koaliziotik kanpo geratu zen (PS)—. Michelek MRko liberalen, N-VA Flandriako alderdi independentistaren, CD&Vko demokristauen eta Open VLDko liberalen babesa zuen. Hauteskundeak maiatzaren 25ean izan ziren Belgikan[1].

Urriaren 10ean, Charles Michel izendatu zuten Belgikako lehen ministro. Gobernuko koalizio berria zentro-eskuineko lau alderdik osatzen zuten, hiru flamenkok eta frankofono batek. Karguen zin egitea urriaren 11eko egin zuten Errege Jauregian[2].

Abendua

Abenduaren 1ean, sute batengatik beste erreaktore nuklear bat gelditu zuten. Tihange 3 gelditutako laugarren erreaktorea zen, izan ere, Tihange 2 erreaktoreek zerbitzutik kanpo jarraitzen zuten eta Doel 4ren aurka sabotajea egin zuten[3].

Abenduaren 14an, austeritatearen kontrako grebak Belgika gelditu zuen, izan ere, erretiroa 67 urtera atzeratu nahi zuten eta soldata igoera automatikoak kendu[4].

Abenduaren 15ean, Ganteko etxe batera sartu ziren lau gizon eta horietatik hiru atxilotu zituzten. Armatutako beste gizon bat zegoen apartamentuan pertsona bat bahituta zuela. Gertakariak ez zuen terrorismoarekin harremanik[5]. Bestalde, Austeritatearen kontrako grebak Belgika geldiarazi zuen[6].

2015eko urtarrilaren 6an, bortxaketengatik zigortutako presoaren eutanasia bertan behera utzi zuten, ia 30 urte zeramatzan espetxean[7].

Erreferentziak

  1. «Koalizio gobernua osatzea adostu dute Belgikan», Berria, 2014-10-07
  2. «Charles Michel izendatu dute Belgikako lehen ministro», EiTB, 2014-10-11
  3. «Belgikan beste erreaktore nuklear bat gelditu dute, sute bat dela eta», EiTB, 2014-12-01
  4. Iker Aranburu, «Austeritatearen aurkako grebak Belgika geratu du», Berria, 2014-12-15
  5. «Ganteko etxe batera sartu diren lau gizonetatik hiru atxilotu dituzte», EiTB, 2014-12-15
  6. «Austeritatearen aurkako grebak Belgika geratu du», Berria, 2014-12-16
  7. «Bortxaketengatik zigortutako presoaren eutanasia, bertan behera», EiTB, 2015-01-06

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16009141
  • Commonscat Multimedia: 2014 in Belgium / Q16009141

  • Wd Datuak: Q16009141
  • Commonscat Multimedia: 2014 in Belgium / Q16009141