Acer griseum

Acer griseum
Irudi gehiago
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer griseum
(Franch.) Pax, 1902

Acer griseum edo Paperezko astigarra astigarren taldeko zuhaitza da. Txinan du jatorria, 1.500 metrotako garaieratik gora hazten da han[1]. Gaur egun munduan zehar aurkitzen da lorategi eta parkeetan.

Deskribapena

Zuhaitz txikia da, 6-9 metrotako garaiera eta 5-6 metrotako zabalera hartzen ditu[2]. Enborra leuna da, laranja kolorekoa, eta geruza finak askatzen zaizkio, paperaren antzekoak, hortik bere izena. Landareak 3-4 urte dituenean hasten zaio azal zatiak erortzen[1].

Hostoek 2-4 zentimetroko luzera hartzen dute eta hiru lobulu dituzte. Gainaldean berde ilunak dira eta azpialdean urdinxkak. Ertzak horzkatuak dira[1].

Lore hori txikiak korinboetan multzokatzen dira udaberrian eta samara itxurako haziak ematen dituzte. Hazek bi hegal dituzte eta haziak berak zentimetro bateko luzera duen arren, hegalak 3 cm-koak dira[3]. Honi esker haizeak sakabanatzen ditu.

Landaketa

Txinatik Europara ekarri eta 1901. urtean landatu zen aurreneko aldiz. Ernest Henry Wilson izan zen Europako hainbat hazitegitan landatu zuena. Ipar Amerikara pixka bat beranduago iritsi zen. Apaingarri gisa gehien erabiltzen den astigar mota da, alde batetik azala erortzen zaiolako eta bestetik udazkenean kolore gorri eta laranja biziak ematen dituelako.

Erreferentziak

  1. a b c «ACERACEAE [Draft»] web.archive.org 2006-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  2. (Ingelesez) «Paperbark Maple - Acer griseum» www.maple-trees.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  3. Rushforth, K.. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q203985
  • Commonscat Multimedia: Acer griseum / Q203985
  • Wikispecies Espezieak: Acer griseum

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 102154
  • EOL: 2888966
  • Fl. China: 200012991
  • GBIF: 3768452
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=1138
  • IPNI: 56668-1
  • ITIS: 837860
  • UICN: 193593
  • NCBI: 168561
  • PlantList: kew-2615692
  • W3TROPICOS: 200166
  • USDA Plants: ACGR14
  • Wd Datuak: Q203985
  • Commonscat Multimedia: Acer griseum / Q203985
  • Wikispecies Espezieak: Acer griseum