Aho sexu

Aho sexua ahoa, mihia, hortzak edo eztarriaren erabileraren bitartez

Félicien Rops artistaren margoa Le Diable au Corps, 69 izeneko sexu ekintza irudikatzen duena

bikotekidearen organo sexualak kitzikatzean datzan sexu harremana da[1]. Mota askotako aho-harremanak daude: cunnilingus emakume bati egindakoa bada, felazio eta irrumatio gizon bati egindakoa bada. Anilingus uzkiaren akuilatze sexuala da[2]. Gorputzaren beste zatiren aho-akuilatzea (adibidez musuak edota miazkadak) normalean ez dira aho-sexutzat jotzen.

Aho-sexua harreman sexual osoa izan daiteke baina baita sexu aurreko aurrekaria edota sexu ondoko jolasa ere.

Aho-sexu motak

Cunnilingusa

Cunnilingus

Cunnilingusa (latinezko cunnus "alu" eta lingus "mihia") sexu aparatu femeninoa (aluko ezpainak, baginaren sarrera eta bereziki klitoria) ahoa eta mihia erabiliz estimulatzean datzan aho-sexu mota da.

Felazio

Aho sexu

Felazioa (latinezko fellatiotik datorrena) aho sexu mota bat da, non sexu aparatu maskulinoa (zakila, eskrotoa) ahoa, mihia eta ezpainak erabiliz miazkatzen den estimulatzeko helburuarekin. Felazioaren amaiera posible bat isurketa irenstea da, baina ez da gomendagarria sexu bidezko gaixotasunen transmisio posibleagatik[3].

Felazioa in coitus

Bariante honetan hirukote batek aurrera eramango luke sexu praktika. Beste modu batera esanda, hirugarren pertsonak aho sexua praktikatuko luke beste bi pertsonek koitoa duten bitartean.

Irrumazio

Irrumazioa (latinezko irrumatio) felazioaren aldaera bat da. Bien arteko desberdintasun sotila honako hau da: felazioan miazkatzen duen pertsona mugitu egiten da, jasotzen duen pertsona geldirik dagoen bitartean; irrumazioaren kasuan, jasotzen duen pertsona da mugimenduak egiten dituena, ahoa jartzen duen pertsonaren gainean edo albo batean kokatzen delarik. Antzinako Erroman irrumazioa iseka mota bat zen, XVIII. mendean Pompeiako hondarretan aurkitutako freskoetan zein grafito pornografikoetan erakusten den bezala.

Humming

Humming-a (ingelesezko sustantibo onomatopeikotik datorrena) eztarriarekin egiten den soinu gutural bat da, bikotearen genitaletan plazerra sortzen duten kitzikak egiteko erabiltzen dena aho sexua praktikatzen den bitartean.

69

69-a aho sexuaren aldaera ezaguna da, non bi pertsonak elkarren gainean kokatzen diren, baina alderantziz; hau da, pertsona baten burua bestearen genitalen gainean eta alderantziz. Gauzak horrela, ahoa zein eskuak erabiliz elkar estimula daitezke. Posizioaren izena karaktereen ezaugarri grafikoetatik eratortzen da.

Felazio bikoitza

Felazio bikoitza bi pertsonak aldi berean beste bati aho sexua praktikatzen diotenean gertatzen da. Modu honetan, bi pertsonek estimulatzen dituzte hirugarrenaren organo sexualak.

Erreferentziak

  1. Franklin, Jacqueline. (2001). The Ultimate Kiss: Oral Lovemaking, A Sensual Guide for Couples. Los Angeles: Media Press ISBN 0-917181-17-4..
  2. Adams, James N.. (1990). The Latin Sexual Vocabulary. Johns Hopkins ISBN 0-8018-2968-2..
  3. «CÓMO SE TRANSMITE EL VIH POR VÍA SEXUAL / CRUZ ROJA ESPAÑOLA / INFORMACIÓN GENERAL SOBRE EL VIH y el sida» www.cruzroja.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2122
  • Commonscat Multimedia: Oral sex / Q2122

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX5051759
  • LCCN: sh85095239
  • NKC: ph589578
  • Wd Datuak: Q2122
  • Commonscat Multimedia: Oral sex / Q2122