Artezkar

Arkularitzako artezkarra (80 cm-ko diametroa)

Artezkar edo itua tiro lehiaketetarako erabiltzen den objektua da, tiro egitean helburu dena eta tiratzailearen zorroztasuna ebaluatzeko ere balio duena.[1][2]

Kirol eta jolas batzuetan zenbakitutako zirkulu zentrokide batzuk izan ohi dituzte artezkarrek. Militarren ituek, adibidez, zutik edo etzanda dagoen soldadu baten silueta izan ohi dute dute. Artezkar mugikorrak ere egon ohi dira, metodo mekanikoren batek mugituak.

Iruditegia

  • Dardo profesionaletako itua.
    Dardo profesionaletako itua.
  • Itu mugikorrak: ahateei tiro, Igeldoko jolas-parkea.
    Itu mugikorrak: ahateei tiro, Igeldoko jolas-parkea.
  • Aire-fusilezko tiroan, 10 metrora jartzen dena.
    Aire-fusilezko tiroan, 10 metrora jartzen dena.
  • Suitzako armadak darabiltzen artezkarrak.
    Suitzako armadak darabiltzen artezkarrak.
  • Txekiako helburu margotua, 19. mendea.
    Txekiako helburu margotua, 19. mendea.

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - Artezkar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  2. «OEH - Bilaketa - Itu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).