Artezle

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.

Erregidorea edo artezlea platoan egin behar diren lan guztien arduraduna da, beste modu batera esanda, errealizadorearen begiak, belarriak eta ahoa da.[1]

Iñaki Imazek honakoa adierazi zuen Nagore Goibururi Argia aldizkarirako emandako elkarrizketan:[2]

«Errealizadorearen ahotsa bilakatzen gara.»

Ardurak[2][3][4][5]

  • Zuzendariaren eta errealizadorearen aginduak betearaztea
  • Ikuskizuna ondo gauzatzen ari dela zaintzea
  • Platoko jarduerak eta zereginak koordinatzea
  • Produkzioa, errealizazioa, kamera eta aktoreak koordinatzea
  • Aurkezle eta aktoreei datuak ematea: non jarri behar duten esan, gelditzen zaien denboraren berri eman, publikoa badago txaloak eskatu...

Jarraian zehaztuko diren ardurak, bereziki antzerkian betetzen dituenak dira, baina beste arloetan oso antzekoak dira.

Aurreprodukzioa

Atal honetan honakoa da artezleak egin beharrekoa:

  • Proiektua lantzea
  • Libretoa prestatzea
  • Castingetan laguntzea
  • Beharrizanen zerrenda prestatzea

Entseguak

Entseguak entsegu gelan egiten badira, erregidoreak egin beharrekoa izango da:

  • Zuzendari eta aktoreei atrezzoarekin laguntzea
  • Entseguen denbora markatzea
  • Aktoreen sarrerak eta isilune momentuak markatzea
  • Informazioa eguneratzea
  • Zuzendaritza teknikoa eta produkzio saila koordinatzea eta informatuta mantentzea
  • Entseguen ordutegia ezarri eta jakinaraztea, betiere jantzi probekin eta antzekoekin koordinatuz

Entsegua eszenatokian edo emanaldia jazoko den tokian denean aldiz, honakoa izango da artezlearen lana:

  • Eszenatokian bertan egongo da
  • Aginduak emango ditu argi aldaketari, soinu efektuei... dagokionean

Emanaldia

Emanaldian edo grabaketan, artezleak dena prest dagoela ziurtatu beharko du. Lan hau teknikariekin batera egingo du. Hasieraren eta gainerako gertaeren abisua emango du eta ezusteko bat egotekotan bere ardura izango da zer egin erabakitzea.

Garapen historikoa[2][5]

Tradizionalki antzerkira lotutako lana izan da (orain lan hori oroitarazleak egiten du), baina gaur egun ikus-entzunezko edozein produkziotan daude artezleak.

Lan hau sortu zen garaian, antzerkiko teknikari bakarra zen, behar zuten gainerako guztia aktoreek prestatzen zutelako. Denborak aurrera egin ahala, lana lanbide desberdinetan banatuz joan da, gaur egungo erregidore edo artezlea barne.

Gaur egun

Piskanaka azaleratzen ari bada ere, orokorrean jendeak ez du artezlearen lana ezagutzen. Izan ere kameraren atzean daude, baina izatez oso garrantzitsua da haien lana.

Erreferentziak

  1. Martin, Uxue. Telegram Web. .
  2. a b c «'Erregidorearen lana ez du ezagutzen jendeak'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. .
  4. EiTB. EiTBren Irrati-Telebistako glosarioa. (argitaratze data: 2007-06-05), 3 or. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-06-05).
  5. a b (Gaztelaniaz) Regidor de espectáculo en vivo. 2020-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64825422
  • Identifikadoreak
  • GND: 1057865168
  • LCCN: sh85127250
  • NKC: ph1093074
  • Wd Datuak: Q64825422