Associated Press
Associated Press | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AP |
Mota | Albiste-agentzia, photo agency (en) eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Jarduera sektorea | news media (en) eta media industry (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Kokapen politikoa | zentrismo |
Jarduera | |
Kidetza | Inter American Press Association (en) eta Virginia Press Association (en) |
Eskumendekoak | Associated Press Television News (en) eta Associated Press-NORC Center for Public Affairs Research (en) |
Ekoizpena | albiste |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | Associated Press article (en) Associated Press news dispatch (en) |
Legezko forma | kooperatiba |
Zeren jabe | Invision Agency (en) , NewsRight (en) eta AP Archive (en) |
Historia | |
Sorrera | 1846ko maiatzaren 22a |
Sorlekua | New York |
Jasotako sariak | Worth Bingham Prize (1968) Worth Bingham Prize (2020) |
webgune ofiziala |
The Associated Press edo AP Estatu Batuetako berri-agentzia bat da, 1846an sortua. Kooperatiba bat da, eta haren zerbitzuak eta materialak erabiltzen dituzten egunkari, irrati eta telebistak dira jabeak. Estatu Batuetatik kanpo, komunikabide askok ordaindu egiten dute APren zerbitzuak erabiltzeagatik, baina ez dira kooperatibako kideak.
Agentziak bost hizkuntzatan zabaltzen ditu berriak: ingelesa, alemana, nederlandera, frantsesa eta gaztelania.
2005ean, APren berriak mundu osoko 1.700 egunkaritan eta 5.000 irrati eta telebistatan erabiltzen ziren. Agentziak 243 bulego ditu, eta 3.400 bat langile; 121 herrialdetara iristen da. Egoitza nagusia New Yorken dago. Agentziak 49 aldiz irabazi du Pulitzer saria.
1993an United Press International berri-agentziak porrot egin ondoren, AP da Estatu Batuetan egoitza nagusia duen berri-agentzia bakarra. Haren lehiakide batzuek (Reuters, Efe, France-Presse) ingelesez argitaratzen dituzte berriak, baina ez dira estatubatuarrak.
Kanpo estekak
- Associated Press
- Datuak: Q40469
- Multimedia: Associated Press / Q40469