Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa

Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBrunswick, 1764ko abenduaren 3a
Herrialdea Alemania
HeriotzaKoluvere (en) Itzuli, 1788ko irailaren 27a (23 urte)
Hobiratze lekuaEstonia
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaCharles William Ferdinand, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel
AmaAugusta Britainia Handikoa
Ezkontidea(k)Frederiko Württembergekoa  (1780ko urriaren 11 -
Seme-alabak
ikusi
  • Gilen I.a Württembergekoa
    Catharina of Württemberg (en) Itzuli
    Prince Paul of Württemberg (en) Itzuli
    Princess Sophie Dorothea of Württemberg (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Karolina Brunswickekoa
    Karl Georg August, Hereditary Prince of Brunswick-Wolfenbüttel (en) Itzuli
    Friedrich Wilhelm I, Duke of Brunswick (en) Itzuli
LeinuaBrunswick-Bevern (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of Saint Catherine Order of Saint Catherine

Find a Grave: 9093978 Edit the value on Wikidata

Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa (Augusta Karolina Frederika Luisa; 1764ko abenduaren 3a - 1788ko irailaren 27a) Frederiko Württembergekoaren emaztea eta Gilen I.a Württembergekoaren ama izan zen. Bere ahizpa Karolina Brunswickekoak bezala bizitza pertsonal eskandalotsua izan zuen eta ezkontza bizitza desatsegina.

Ezkontza bizitza

Frederiko senarraren arreba nagusia, Sofia Dorotea Wurtembergekoa, Paulo tsarevitxarekin ezkonduta zegoen. 1782an Frederiko Sofiarekin batera Errusia ezagutzera joan zen. Bertan Katalina II.a Errusiakoak Finlandiako ekialdeko gobernadore izendatu zuen, eta Vyborgera bizitzera joan ziren. Dukeak, ordea, joera homosexualk zituen, eta beti zegoen mutil noble gazteen talde batez inguratuta. Augustak zioenez berarekin oso bortitza zen. Frederikok 2 metro eta 11 zentimetro neurtzen zituen eta 200 kilogramoko pisua zuen.

San Petersburgora 1786an egin zuten bisita batean Augustak Katalina II.ari esan zion babesa eman behar ziola. Katalinak babes hori eman eta Frederiko Errusiako gortetik kaleratu zuen. Sofiak bere anaiari ematen zitzaion tratua zela eta protesta egin zuen, baina Katalinak Frederikoren bizitza zigortu zuen.

Augustaren aitak, ordea, ez zuen babestu bere alabaren dibortzio eskaera. Katalinak Tallinnetik gertu (gaur egungo Estonia) dagoen Lohdeko gaztelua eskaini zion Augustari eta bertan Wilhelm von Pohlmann ehiza irakaslearekin bizi zen. Honek erlazio sexualak izan zituen Augustarekin, baina ez dago argi baimenik eman ote zion. Haurdun geratu zen, hala ere.

1788ko irailaren 27an, 23 urte zituela, erditzean izan zuen odol-hustea dela eta hil zen.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q220823
  • Commonscat Multimedia: Augusta of Brunswick-Wolfenbüttel / Q220823

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 8455089
  • ISNI: 0000000020259942
  • BNF: 16906207z (data)
  • GND: 129059846
  • Wd Datuak: Q220823
  • Commonscat Multimedia: Augusta of Brunswick-Wolfenbüttel / Q220823