Baiko Pilota
Baiko Pilota 2019ko urtarrila arte, Asegarce | |
---|---|
Mota | sozietate anonimoa |
Sektorea | esku huskako pilota |
Sorrera | 1992, Asegarce izenarekin; 2019an hartu zuen Baiko Pilota izena |
Egoitza | Bilbo, Bizkaia |
Merkatuak | Euskal Herria, Errioxa, Gaztela eta Leon |
Webgunea | http://www.baikopilota.eus/eu/ |
Baiko Pilota esku huskako pilotako kirol-enpresa bat da, Iñaki Aseginolazak, Pedro Gartziak eta Karlos Argiñanok 1992an Asegarce izenarekin sortua.[1] 2019ko urtarrilean hartu zuen Baiko Pilota izena, eta Baiko Taldearen parte da.[2][3] Bilbon (Bizkaia) du egoitza nagusia. Asperekin batera, esku huskako pilotako enpresarik garrantzitsuena da. Bien artean antolatzen dituzte profesional mailako hiru txapelketa nagusiak: lau eta erdikoa, binakakoa eta buruz burukoa.
Bere sorrerarekin batera, iraultza ekarri zuen pilotara. Kirol hori erabat modernizatu eta profesionalizatu zuen. Asegarceren kontratuekin hasi ziren pilotariak, jokatutako partida bakoitzeko kobratzeaz gainera, hilero ordainsari bat jasotzen, baita lesionatuta zeudenean ere. Pilotalekuak, zuriak izan beharrean, berdez pintatzen hasi ziren, telebistaz pilota ikusi ahal izateko. Pilotariak, jantzia osorik zuria izan beharrean (ordu arte, gerriko urdina edo gorria izatea zuten alde bakarra, aurkarien artean), elastiko koloreduna izaten hasi ziren (urdina ala gorria). Orobat, txapelketetarako egutegi bat finkatu zuen Asegarcek.[1]
Pilotariak
Pilotariak | Postua | Altuera | Pisua | Jaioterria |
---|---|---|---|---|
Asier Agirre Irisarri | aurrelari | 1,82 m | 74 kg | Iruñea, Nafarroa Garaia |
Jon Ander Albisu Albizu | atzelari | 1,84 m | 89 kg | Ataun, Gipuzkoa |
Andoni Aretxabaleta Aramendi | atzelari | 1,95 m | 94 kg | Markina-Xemein, Bizkaia |
Iker Arretxe Nagore, Arretxe II.a | aurrelari | 1,78 m | 78 kg | Luzaide, Nafarroa Garaia |
Axier Arteaga Garayalde, Arteaga II.a | aurrelari | 1,84 m | 84 kg | Lasarte-Oria, Gipuzkoa |
Iñaki Artola Izagirre | aurrelari | 1,85 m | 86 kg | Alegia, Gipuzkoa |
Joanes Bakaikoa Satrustegi | aurrelari | 1,78 m | 72 kg | Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia |
Oinatz Bengoetxea Berasategi, Bengoetxea VI.a | aurrelari | 1,78 m | 77 kg | Leitza, Nafarroa Garaia |
Jon Erasun Gorostidi | atzelari | 1,84 m | 80 kg | Zizurkil, Gipuzkoa |
Iosu Eskiroz Redin | atzelari | 1,84 m | 85 kg | Makirriain (Ezkabarte), Nafarroa Garaia |
Iñaki Etxegoin Harriet | atzelari | 1,93 m | 90 kg | Donazaharre, Nafarroa Beherea |
Ibai Zabala Gandarias | atzelari | 1,84 m | 80 kg | Berriz, Bizkaia |
Ander Imaz Retegi | atzelari | 1,80 m | 76 kg | Oiartzun, Gipuzkoa |
Diego Iturriaga Urbiola | atzelari | 1,79 m | 81 kg | Sartaguda, Nafarroa Garaia |
Mikel Larunbe García del Castillo | atzelari | 1,92 m | 87 kg | Galdakao, Bizkaia |
Unai Laso Lizaso | aurrelari | 1,83 m | 76 kg | Bizkarreta, Nafarroa Garaia |
Jon Mariezkurrena Zelaia, Mariezkurrena II.a | atzelari | 1,95 m | 83 kg | Berriozar, Nafarroa Garaia |
Aimar Olaizola Apezetxea, Olaizola II.a | aurrelari | 1,83 m | 89 kg | Goizueta, Nafarroa Garaia |
Jon Ander Peña Olazabal, Peña II.a | aurrelari | 1,87 m | 85 kg | Tolosa, Gipuzkoa |
Rubén Salaverri Mora | atzelari | 1,81 m | 77 kg | Fuenmayor, Errioxa |
Beñat Urretabizkaia Eizmendi, Urretabizkaia II.a | atzelari | 1,86 m | 88 kg | Ikaztegieta, Gipuzkoa |
Mikel Urrutikoetxea Azkueta | aurrelari | 1,89 m | 78 kg | Zaratamo, Bizkaia |
Víctor Esteban Tercilla | aurrelari | 1,78 m | 75 kg | Ezkarai, Errioxa |
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Los riojanos dejan huella en Asegarce», La Rioja, 2010-07-20.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asegarce pasará a llamarse Baiko Pilota» Mundo Deportivo 2018-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El grupo deportivo Baiko Taldea se presenta en sociedad» www.baikopilota.eus 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
Ikus, gainera
- Aspe enpresa
Kanpo estekak
- Asegarceren webgunea
Datuak: Q3752303