Barnerakoitasun eta kanporakoitasun

Barnerakoitasun eta kanporakoitasun izendapenak Carl Gustav Jung suitzar piskologoak bere Tipo psikologikoak liburuaren bidez hedatu zituen eta bere izaeraren teoriaren barnean oinarrizko tipo psikologikoak definitzen ditu:

  1. Barnerakoitasuna norberaren interesaren kontzentrazioa pertsonaren barne prozesuetan ezartzeko joera da. Pertsona barnerakoiak nagusiki euren gogoeta eta sentimenduetan interesaturik daude, bere barne munduan. Sakonki introspektiboak izateko joera dute, batzutan baita bakardaderakoa ere.
  2. Kanporakoitasuna, aldiz, norberaren interesaren kontzentrazioa kanpo objektu batean ezartzeko joera da. Pertsona kanporakoiak jendearen eta gauzen kanpo munduan interesaturik daude, lagunartekoagoak izaten saiatzen dira, bai eta inguruan jazotzen denaz jakinaren gainean egoten ere.

Ikus gainera

Myers-Briggs adierazlearen araberako tipo psikologikoak:

    • INTP
    • INTJ
    • ENFJ
    • ENTJ

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q127588
  • Wd Datuak: Q127588