Baso misto

Panoniako baso mistoa udan.

Baso mistoa edo nahasiko basoa bi zuhaitz-mota nagusi edo gehiago izanik banakoen % 20 baino gehiago koniferoak edo zuhaitz hostozabalak dituen basoa da.[1] Klima epelekoak izaten dira, urtaroen arteko alde nabarmenekoak, eta, oro har, trantsizio-baso bat osatzen dute konifero-basoaren eta baso epel hostoerorkorraren artean. WWFk Hostozabalen baso misto epel izeneko biomaren barnean sailkatzen ditu.[2]

Europan oso hedatuta daude, batez ere erdialdeko Europan, eta, oro har, klima kontinental hezekoak dira. Koniferoek osatzen dituzte- hala nola izeiak eta piceak- eta hostoerorkorrak -pagoak, xarmak eta urkiak. Oihanpean belarrak, iratzeak eta goroldioak daude.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. 2014 World Wildlife Fund Temperate broadleaf and mixed forests Terrestrial Ecoregions

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3079086
  • Commonscat Multimedia: Mixed forests / Q3079086

  • Identifikadoreak
  • GND: 4252072-1
  • NKC: ph184856
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3079086
  • Commonscat Multimedia: Mixed forests / Q3079086