Beñat Larregi

Beñat Larregi
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1721
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Heriotza? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta itzultzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 720

Beñat[1] edo Bernard Larregi[2] XVIII. mendeko euskal idazle eta apaiz lapurtarra izan zen.

Bizitza

Ama Mari Haraneder Beltzuntze familiakoa zuen[3]. Teologian doktore eta 1745ean apaiz ordenatua, 1764an Donibane Lohizuneko Ursulinen komentukoen erremusinaria zen.

Uztaritze, Basusarri eta Aiherrako erretore izan zen[4]. Azken herri honetan zegoelarik, Frantziako Iraultzaren harira Hego Euskal Herrira ihes egin zuen 1793an.

1773an Larresoroko seminarioa sortu zen eta Martin Duhalde eta Jean Robin bezala hago irakasle izan zen[5]..

Lanak

Erlijioa

M. de Royaumonten Biblia euskaratu zuen; Testament Çaharreco eta Berrico Historioa izenburupean bi aletan idatzi zuen. Pierre Laffiteren ustez, berak idatzia izan daitezke D'Estaing Jaun Contearen Laudorioac eta Cantico izpiritualac (1763) liburuak.

  • Testament Çaharreco Historioa (1775, Fauver Duharte )
  • Testament Berrico Historioa (1777, Fauver Duharte)

Erreferentziak

  1. Euskera, XLIX, 2004, Euskaltzaindia; ikus 860.or.
  2. Frantsestutako grafian Bernard Larréguy.
  3. Emile Larre jaunaren mintzaldia, Euskera, XXI alea, Euskaltzaindia, 1976.
  4. Erreferentzia[Betiko hautsitako esteka] webgune honetan.
  5. Aproximación crítica a la enseñanza de la literatura vasca[Betiko hautsitako esteka], Patri Urkizu.

Kanpo loturak

  • «Beñat Larregi», Literaturaren Zubitegia.
  • (Gaztelaniaz) «Larregi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12255114