Beate Uhse

Beate Uhse

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeate Köstlin
JaiotzaWargenau (en) Itzuli eta Zelenogradsk (en) Itzuli, 1919ko urriaren 25a
Herrialdea Alemania
BizilekuaBraderup
HeriotzaSankt Gallen, 2001eko uztailaren 16a (81 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AmaMargarete Köstlin-Räntsch
Familia
ikusi
  • Bodo Uhse (en) Itzuli ()
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, ekintzailea, sex educator (en) Itzuli eta sex shop owner (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany  (1989)
Zerbitzu militarra
GraduaHauptmann
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm1446451 Facebook: beateuhsede Edit the value on Wikidata

Beate Uhse (1919ko urriaren 25etik 2001eko uztailaren 16ra) alemaniar enpresaburua izan zen, eta 1930eko hamarkadan Alemaniako akrobazia-enpresa pilotu emakume bakarra zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, munduko lehen sex shop-a ireki zuen. Berak hasitako konpainiak, Beate Uhse AGk, Frankfurteko burtsan kotizatzen du.[1]

Biografia

Uhse Wargenau-en jaio zen, Cranz herriko auzo batean, Ekialdeko Prusian (orain Zelenogradsk, Errusia). Otto Köstlin baserritarraren eta Magarete Köstlin doktorearen (Alemaniako lehen bost medikuetako bat) hiru seme-alabetatik txikiena zen.

Zortzi urte zituela, anaia zaharrenak Ikaroren mitoa kontatu zion. Beateri txundituta utzi zion istorioak eta hegan egiteko ideia piztu zitzaion barnean. Hainbeste izan zen horrela, oilasko-luma batzuk hartu, hegal moduko batzuk egin eta gurasoen balkoitik salto egin zuela. Neskato basatia zen. Gurasoak ez ziren hura kontrolatzen saiatu; aldiz, alaba beren interes eta desiretan bultzatu zuten. Hezkuntza ona lortzen lagundu zioten. Gurasoek haurrei goiz eman zieten sexu-gaiei buruzko informazioa, eta argi hitz egin zieten sexualitateari eta kontrazepzioari buruz.[2] Horrez gain, Beate kirolan ere trebea zen; hamabost urte zituela, Heses-eko xabalina txapelduna izan zen.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Un siglo de la reina de los sex shops alemanes – DW – 24/10/2019» dw.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Un siglo de la reina de los sex shops alemanes – DW – 24/10/2019» dw.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. (Alemanez) Freytag, Carl. (2005). Erinnern und Erzählen: der Spanische Bürgerkrieg in der deutschen und spanischen Literatur und in den Bildmedien. Gunter Narr Verlag ISBN 978-3-8233-6168-8. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).