Camila Mendes

Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu.
Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.
Camila Mendes

(2019)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCamila Carraro Mendes
JaiotzaCharlottesville, 1994ko ekainaren 29a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFlorida
Talde etnikoaBrazilian Americans (en) Itzuli
indigenous peoples in Brazil (en) Itzuli
Portuguese Americans (en) Itzuli
Italo-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Hezkuntza
HeziketaAmerican Heritage School (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Hizkuntzakingelesa
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
ikusi
  • Teen Choice Award for Choice Movie Scene Stealer  (2016) : Riverdale

IMDB: nm6161516 Allocine: 767965 Rottentomatoes: celebrity/camila_mendes
Twitter: CamilaMendes Instagram: camimendes Musicbrainz: 510bccff-bc6b-4051-9e71-3d07b83302cf Edit the value on Wikidata

Camila Carraro Mendes (Charlottesville (Virginia), 1994ko ekainaren 29a) Estatu Batuetako aktorea da. Famatua egin zan Riverdale telesailean parte hartu zuelako Veronika Lodge interpretatuz. Hainbat hizkuntza hitz egiteko gai da, baina gehien hitz egiten duena ingelesa eta portuguesa da.

Biografia

Camila Mendez 1994ko ekainaren 29an jaio zen, Charlottesvillen, Virginian.

Bere gurasoak Brasilgoak dira, Gisele Mendes (hegazkineko laguntzailea) dala eta Victor Mendes (enpresaburua) [1] Camila 16 aldiz lekualdatu da,[2] baina bere haurtzaroa Floridan igaro zuen, eta American Heritage Schoolean ikasi zuen, Plantation-en (Florida). Ahizpa bat dauka eta txikitatik dantzak prestatzen zituzten bere gurasoei erakusteko.[3] Eskolan zegoenean, hainbat antzezlanetan parte hartu zuen, baina gero bere amak beste ikastetxe batera aldatu zuen ikasteko eta gehiago hobetzeko[4]. 2016. urtean, New York University Tisch of Arts-ean ikasi zuen. Han Maggie Rogers-en laguna egin zen eta bere bideoklipean agertu zen. Elikadura-portaeraren nahasmendu batzuk izan ditu, baina laguntzari esker konpondu ditu[4]. Denbora bat geroago, sexu eraso baten biktima izan zan, eta horren ondorioz, tatuaje bat egiteko ideia izan zuela adierazi zuen.

Lanak

Bere lehen lana azukrezko kotoia saltzen izan zen kalean. Kalean saltzeko iratxoz mozorratzen zen, gehiago saltzeko[5].

Aktore bezala izan zuen lehen benetako lana IKEAko iragarki batean izan zen[6].

2016. urtean, Veronica Lodgeren papera eman zioten. Camila 2017. urtean Women’s Health aldizkarian agertu zen. Bere hasierako lanetako bat eta arrakasta handiena eman ziona The New Romantic izan zen.

Hainbat arazo izan ditu filmak egiterakoan brasildarra izateagaitik[7]. 2018. urteko martxoan, Camila The Perfect Date filmeko aktore-taldera batu zen, aktore hauekin: Laura Marano, Noah Centineo eta Matt Walsh. 2022. urtean Go Revenge pelikula egin zuen Maya Hawkegaz batera eta, gainera, Riverdale telesailaren denboraldi berriak ere egiten ari da.

Bitxikeriak

Twittereko jarratzaileek pentsatzen zuten bere erabiltzaile izena Camila Cabello eta Shawn Mendes abeslari bikotearen jarraitzaile-kontu bat zela.[8]

Camilaren talentu sekretu bat da ahots barregariak interpretatzeko gai dela.[4]

Pelikulak eta filmografiak

Zinema
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2018 The New Romantic Morgan
2019 The Perfect Date Shelby Pace
2019 Coyote Lake Ester
2020 Palm Springs Tala
2020 Dangerous Lies Katie Franklin
2022 Do Revenge Drea Protagonista
Telebista
Urtea Riverdale Pertsonaia Oharrak
2017-2023 Riverdale (telesaila) Veronica Lodge
2020 Day by Day Grace Fallin' Rain atalean ahotsa
2020 The Simpsons Tessa Rose The Hateful Eight-Year-Olds atalean ahotsa
2020 Celebrity Subtitute Bera
2021-2022 Fairfax Melody / Cerise / Extra 1 8 ataletan ahotsa

Sariak eta nominazioak

  • 2017.urtean Teen Choice Awardseko saria irabazi zuen Riverdaleri esker.
  • 2018.urtean MTV Movie & TV Awardseko sarirako izendatua izan zen Riverdaleri esker
  • 2018.urtean People’s Choice Awardseko sarirako izendatua izan zen Riverdaleri esker.
  • 2018.urtean Teen choice Awardseko sarirako izendatua izan zen Riverdaleri esker.
  • 2019.urtean People’s Choice Awardseko sarirako izendatua izan zen Riverdale telesailari esker.
  • 2019.urtean Teen Choice Awardseko sarirako izendatua izan zen Riverdaleri esker.
  • 2020.urtean People’s Choice Awardseko sarirako izendatua izan zen Dangerous Lies filmagatik.
  • 2021.urtean Kids’ Choice Awardseko sarirako izendatua izan zen Riverdaleri esker.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Has buscado Camila mendes» AlohaCriticón (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Gaztelaniaz) «18 datos para conocer más a Camila Mendes, nuestra hermosa Veronica Lodge» Spoiler Time (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) «18 datos para conocer más a Camila Mendes, nuestra hermosa Veronica Lodge» Spoiler Time (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-05). «Camila Mendes: 20 cosas que no sabías sobre la actriz de 'Riverdale'» Glamour (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-05). «Camila Mendes: 20 cosas que no sabías sobre la actriz de 'Riverdale'» Glamour (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  6. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-05). «Camila Mendes: 20 cosas que no sabías sobre la actriz de 'Riverdale'» Glamour (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  7. Txantiloi:Es-US «Camila Mendes» HOLA 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Camila Mendes» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28659500
  • Commonscat Multimedia: Camila Mendes / Q28659500

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 6626150470099304330003
  • ISNI: 0000000474741370
  • GND: 1173171282
  • LCCN: no2017114165
  • Wd Datuak: Q28659500
  • Commonscat Multimedia: Camila Mendes / Q28659500