Canterburyko ipuinak

Canterburyko ipuinak
1484ko Canterburyko ipuinen azala
Datuak
IdazleaGeoffrey Chaucer (XIV. mendea)
Argitaratze-dataXIV. mendea
GeneroaIpuinak
Hitz lauz nahiz bertsoz
Jatorrizko izenburuaThe Canterbury Tales
Herrialdea Ingalaterra
Euskaraz
IzenburuaKanterbury'ko ipoña
ItzultzaileaToribio Etxebarria
Argitaratze-data1978ko eta 1979ko urtarril-abendua
BildumaIpoñak-Ondakiñak
Orrialdeak82-88
Datu gehigarriak
Hizkuntza: Erdi Aroko ingelesa

Canterburyko ipuinak (ingelesez: The Canterbury Tales) Geoffrey Chaucer ingeles poetak 1386-1400 urteetan idatzi zuen ipuin multzoa da. Boccaccioren Dekamerone obraren antzera moldatua dago lana; XIV. mende bukaerako Ingalaterrako gizarteari buruzko erretratu ironikoa dira kontakizunak. 1526. urtean eman ziren lehenengo aldiz argitara.

Ipuinak Erdi Aroko ingeleran idatziak daude; hauetako batzuk jatorrizkoa dira, beste batzuk ordea ez, bi hitz lauz idatziak daude, eta gainontzekoak bertsotan. Balizkoaren eta errealaren arteko antitesia azaltzen da lan honetan; XIV. mendeko Ingalaterrako gizartearen kronikatzat ere har daiteke zenbaitetan. Poeta Southwarketik Canterburyra, Thomas Becketen santutegira, doazen hogeita hamar bat erromesekin agertzen da. Bidaiaren nekea nolabait arintzeko, bina ipuin kontarazten die erromesei; ipuinik hoberenak afari eder bat jasoko du sari gisa. Ipuin eta pasadizo hauek guztiak lotzerakoan ageri da bete-betean Chaucer-en artea. Gizakiak bere horretan azaldu nahiak lehen idazle errealista bihurtu zuten Chaucer.

Idazlan hau interes handikoa da, bai bere garaikideentzako, bai gaur egungo irakurleentzako ere, ingelesezko literaturaren lehenbiziko maisulana izan baitzen; izan ere, Chaucer-en aurretik frantsesez eta latinez idazten zen, eta kultura maila handiko jendeak besterik ezin zezakeen irakurri eta ulertu.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-5-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Geoffrey CHAUCER: Kanterbury-ko ipoña Itzultzailea: Toribio Etxebarria. Egan, 1978. Andima.armiarma.eus
  • (Ingelesez) Canterburyko ipuinen argitalpen elektroniko askea Guttenberg proiektuan irakurgai
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q191663
  • Commonscat Multimedia: Tales of Canterbury / Q191663

  • Wd Datuak: Q191663
  • Commonscat Multimedia: Tales of Canterbury / Q191663


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.