Castelao parkea
Castelao parkea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea | Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°18′55.25″N 1°57′33.64″W / 43.3153472°N 1.9593444°W / 43.3153472; -1.9593444 |
Castelao parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen parke bat da. Intxaurrondo auzoan dago. Auzo horretako Galizia pasealekua eta GI-20 autobidearen artean dago.
Alfonso Rodríguez Castelao galiziar idazle, politikari eta marrazkigilearen omenezko izena darama. Oroigarria dago parkean Castelaoren omenez, Galiziaren maparen perfila duen harrian, Castelaoren silueta eta autoerretratua ageri dira. 2006an inauguratu zen oroigarria, Gipuzkoako lehen Galiziako Etxearen 75. urteurrenean. "Joan zen baina geratu zen", dio inskripzioak, euskaraz, galizieraz eta gaztelaniaz.
Kanpo estekak
- Datuak: Q25474498
Donostiako parkeak | ||
---|---|---|
Aieteko parkea • Alderdi Eder • Ametzagainako parkea • Arabako parkea • Arbizketa parkea • Arkazieta parkea • Basoerdi parkea |