Datu estekatuak
Datu Estekatuak (ingelesez: linked data) edo estekatutako datuak datuak interneten argitaratzeko metodoa da, Web semantikoaren parte dena. Argitaratutako datuak Datu Estekatutzat har daitezen, Tim Berners-Leek aipatutako printzipioei[1] jarraituz argitaratu behar dira, hau da:
- URIak erabili gauzak identifikatzeko.
- HTTP URIak erabili, giza erabiltzaileak eta agenteak identifikaturiko gauzengana jotzeko gai izan daitezen ("URI Dereferentziagarriak").
- URIa derefentziatua denean, informazio erabilgarria eman identifikaturiko gauzaren gainean, RDF/XML bezalako formato estandarrak erabiliz.
- Erlazionaturiko beste URItara jotzen duten estekak eman argitaraturiko datuetan, web amaraunean erlazionaturiko informazio gehiago aurkitzeko ahalmena handituz.
Estekatutako datu irekiak
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f0/Lod-cloud_2018-05-30.png/220px-Lod-cloud_2018-05-30.png)
Estekatutako datu irekiak (ingelesez, Linked Open Data) libre diren eta estekatuta dauden datuak dira[2][3][4], alegia lizentzia irekia dutenak. Wikidata eta DBpedia dira estekatutako datuen adibide. The Linked Open Data Cloud[5] web orrian egun estekatuta dauden datu-multzo guztiak ikus daitezke.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q515701
Multimedia: LinkedData / Q515701