Ecce homo

Ecce Homo, egilea Quentin Massys, 1520.

Ecce Homo latinezko esaldia da eta euskaraz hau da gizona edo hona gizona esan nahi du, hau Vulgata idazlanean agertzen den grekerazko ιδου ο ανθρωπος esamoldearen itzulpena da. San Joanen Ebanjelioaren arabera (19.5) Pontzio Pilatos erromatar agintariak hitz horiek aipatu zituen Jesus Nazaretekoa (zigortua, lotua eta arantzadun koroaz) harekiko etsaikor agertzen zen jendaurrean aurkeztu eta bere azken epaia jakinarazi zienean, nonbait [Pontzio Pilatos|Pilatosek]] ez baitzuen zigorraren zergati garbirik ikusten eta.

Nahiz eta Ebanjelioaren esaldia hondatze fisikoren irudiari loturik egon (Jesus zigortu ostean), gaur egun esaldia eguneroko hizkeran fisikoki hebainduaren zentzuan erabili ohi da; hots, "ecce homo bat egina ailegatu zen" bezalako esaldietan aipatzen den pertsonak zauriz, ubeldura, etab... beteriko irudi fisikoa duela uler daiteke.

Artean Ecce Homo izendapenaz Jesusen sufrimendu aldiaren irudikapenei deitzen zaie.

Ikus, baita

  • Laura Mintegi Ecce homo (2006, Txalaparta)


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q534805
  • Commonscat Multimedia: Ecce homo / Q534805

  • Wd Datuak: Q534805
  • Commonscat Multimedia: Ecce homo / Q534805