Eckhart Maisua

Eckhart Maisua

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEckhart
JaiotzaNessetal (en) Itzuli eta Tambach-Dietharz (en) Itzuli, 1260
Herrialdea Alemania
BizilekuaErfurt
HeriotzaAvignon, 1328 (67/68 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Goi Erdi Aroko alemana
Ikaslea(k)
ikusi
  • Johannes Tauler
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

iTunes: 133135630 Musicbrainz: 9d04fb78-6d49-42e2-b30b-8da46d07326d Discogs: 3638849 IMSLP: Category:Hochheim,_Eckhart_von Edit the value on Wikidata

Eckhart von Hochheim (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 – Avignon, Frantzia, 1328), izengoitiz Eckhart Maisua[1] (alemanez: Meister Eckhart), alemaniar domingotarra eta teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.

Bizitza

Kolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisko Unibertsitateko ikasle eta irakaslea izan zen 1300. urtearen inguruan, eta 1302an doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a aita santuak. Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. 1329an, Joan XXII.a aita santuak gaitzetsi zituen teoria haiek In agro dominico bulan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .

Kanpo estekak

  • (Alemanez) Eckhart Triebel: Meister Eckhart und seine Zeit (Eckhart maisua eta bere garaia - alemana)
  • (Alemanez) Eckhart Triebel: Meister Eckhart Bibliographie seit 1995 (Eckhart maisuaren bibliografia 1995az geroztik)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q76548
  • Commonscat Multimedia: Meister Eckhart / Q76548

  • Wd Datuak: Q76548
  • Commonscat Multimedia: Meister Eckhart / Q76548