Eiheralarre

Eiheralarre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Herri Barneko etxe tradizional bat, baxenabartar estiloan

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Saint-Michel
Auzapeza
(2001-2026)
Raymond Minondo
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64492
Herritarraeiheralartar
Kokapena
Azalera30,30 km2
Garaiera177-1417 metro
Distantzia3,7 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria294 (2018:  −1)
Dentsitatea9,11 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,43
Ugalkortasuna[1]‰ 92,2
Ekonomia
Jarduera[1]% 64,94 (2011)
Desberdintasuna[1]% 6,84 (2011)
Langabezia[1]% 3,31 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 78,6 (2010)
Erabilera% 53,84 (2011)


Eiheralarre[2][a] (goi-nafarreraz: Ihalar)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 3,7 kilometrora. Altuera 177 eta 1 417 metro artekoa da, eta 30,30 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 294 biztanle zituen.

Eiheralarreko erretorea izan zen Bernart Etxepare euskal idazlea hainbat urtetan.

Bertako biztanleak eiheralartarrak dira.

Izena

Eiheralarre edo Ihalar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • frantsesez: Saint-Michel ("san mixel" ahoskatua)[3]
  • okzitanieraz, gaskoieraz: Sent Miquèu ("sent mikéu" ahoskatua)[4]
  • aragoieraz: Sant Miguel lo Viello ("sant migel lo biello" ahoskatua)
  • gaztelaniaz: San Miguel Pie de Puerto ("san migél pie de puerto" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • (Latinez) Villa sanctis michaelis (1140)[5]
  • Saint-Michel-Pied-de-Port (1140)[5]
  • Sant miguel lo vieyl (1350)[5]
  • (Latinez) Sancti Michaelis veteris (1545)[6]
  • (Gaztelaniaz) San-Miguel-el-Viejo en Ultra Puertos (1500)[5]
  • Sant-Miguel (1513)[5]
  • (Frantsesez) Nive-Montagne (1792)[7]
  • (Frantsesez) Saint-Michel-en-Cize (1975)[8]
  • (Frantsesez) Saint-Michel-d'Orisson (1975)[8]

Geografia

Eiheralarre Beherobiko ibarran dago.

Mugakideak

Donibane Garazi Zaro Aintzila
Uharte Garazi Ezterenzubi
Mendebaldea
  Eiheralarre  
Ekialdea
Arnegi Orbaizeta

Ingurune naturala

Beherobia ibaiak udalerritik igarotzen da.

Auzoak

  • Eliza
  • Behizaro
  • Herri
  • Mendiola
  • Harxuri
  • Château-Pignon
  • Oriun
  • Honto

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
476 405 607 729 672 918 729 665 682
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
565 555 548 510 565 550 524 484 493
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
471 471 471 401 394 400 390 385 365
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
351 318 286 299 276 254 - - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Politika

Ingurumen-politika

2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 0,2ko[9] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 0,4koa[10]  izan zen.

Ondasun nabarmenak

Done Bikendi eliza eta garai napoleonikoetako gotorleku bat dira udalerriko monumentu nagusiak.

Iruditegia

  • 1790ko harri landua
    1790ko harri landua
  • 1805eko harri landua
    1805eko harri landua
  • Ataria
    Ataria
  • Ataria
    Ataria
  • Ikuspegi partziala
    Ikuspegi partziala
  • Eiheralarreko etxeak
    Eiheralarreko etxeak

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
  5. a b c d e Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. (Frantsesez) Dechepare, Bernard (1480?-15 ). Euskaraz, inprimaturik, ezagutzen den lehen liburua. (1545). Linguae Vasconum primitiae / per dominum Bernardum Dechepare, rectorem Sancti Michaelis veteris. (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  7. (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  8. a b Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
  9. «Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. jarraipena. «Izenburua: Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q529943
  • Commonscat Multimedia: Saint-Michel (Pyrénées-Atlantiques) / Q529943
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Eiheralarre

  • Identifikadoreak
  • BNF: 152703145 (data)
  • Lekuak
  • OSM: 168596
  • INSEE: 64492
  • Wd Datuak: Q529943
  • Commonscat Multimedia: Saint-Michel (Pyrénées-Atlantiques) / Q529943
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Eiheralarre
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Behereko udalerriak
Agaramont
Amiküze
Arberoa
AiherraArmendaritze • Bastida • DonamartiriDonoztiriHeletaIholdiIrisarriIzturitzeMehaine
Baigorri-Ortzaize
AldudeAnhauzeArrosa • Azkarate • BaigorriBankaBidarraiIrulegiLasaOrtzaizeUrepele
Garazi
Oztibarre
¹ Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugak erdia zeharkatzen du Pagola udalerria, baina Herri Barnea Zuberoan dago, metro gutxian.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found