Ekialdeko Mendikatea

Ekialdeko Mendikatea
MotaWikimediako argipen orri
Geografia

Ekialdeko Mendikatea[1] (gaztelaniaz: Cordillera Oriental) Hego Ameriketako Ande mendien ekialdeko mendikatea da, Venezuelatik Boliviaraino iristen dena. Bolivian Cochabamba, Tres Cruces, Real (Ilimani, 6.882 m, eta Illampu, 6.650 m), Muñecas eta Apolobamba mendi-multzoak ditu; Perun Quenamari izotz-eremua; Ekuadorren Cotopaxi (5.943 m), Antisana eta Sangay sumendiak; Kolonbian Nevada del Cocuy (5.493 m) eta Perijá mendikateak, eta Venezuelan Méridako mendikatea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q143292
  • Wd Datuak: Q143292