Emanuel Ungaro

Emanuel Ungaro

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmmanuel Matteotti Ungaro
JaiotzaAix-en-Provence, 1933ko otsailaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis eta Parisko 7. barrutia, 2019ko abenduaren 21a (86 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Grenelle (en) Itzuli
Familia
Familia
ikusi
  • Matilde Bernabei (en) Itzuli ()
    Ettore Bernabei (en) Itzuli ()
    Roberto Bernabei (en) Itzuli ()
    Luca Bernabei (en) Itzuli ()
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakgoi joskintza diseinatzailea, posta zigilu diseinatzailea eta moda-diseinatzailea
Parte-hartzailea
  • The Battle of Versailles Fashion Show (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioa
ungaro.com
IMDB: nm0881105 Edit the value on Wikidata

Emanuel Ungaro (Aix-en-Provence, 1933ko otsailaren 13a - Paris, 2019ko abenduaren 21a) frantses diseinatzailea izan zen. Hirurogeita hamarreko hamarraldiko moda-diseinatzaile handienetako bat.

Italiar jostun baten semea zen. Zenbait urtetan Cristóbal Balenciagaren Parisko lantegian aritu zen lanean. Kolore eta oihal estanpatuen nahasteka ausartarengatik nabarmendu izan zen batez ere: eskoziar jaka soineko loratuaren gainean erabiltzeagatik, adibidez, emakumearen emetasuna eta sentsualitate oldarkorra nabarmendu beharrez. Berak erabili zituen lehen aldiz soineko drapeatuak, eta italiar kulturaren eskulangintza tradizioari eusten saiatu izan zen beti. Bere estiloa oihal eta bordatuen aberastasunean oinarritzen zen, eta erreferentzia exotikoez hornitzen zuen sarritan, sortaldekoez gehienbat. 1996an, Ferragamo etxea erosi zuen. Ungaroren izena, goi-mailako joskintzako eta prêt-à-porter bildumekin ez ezik, lurrin eta osagarriekin ere lotzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

(Ingelesez) Emanuel Ungaro

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q529203
  • Commonscat Multimedia: Emanuel Ungaro / Q529203

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 79412182
  • ISNI: 0000000114757424
  • BNF: 135137249 (data)
  • GND: 119140284
  • LCCN: n93058484
  • NKC: jo20231181222
  • SNAC: w60k3dwf
  • SUDOC: 050447513
  • ULAN: 500066056
  • RKD: 232341
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05863/eu_u_0449/u0449
  • Wd Datuak: Q529203
  • Commonscat Multimedia: Emanuel Ungaro / Q529203