Eskuila

Artikulu hau esku-tresnari buruzkoa da; kontaktu elektrikoa ezartzen duen pieza gaitzat duena beste hau da: «Eskuila (elektrizitatea)»


Garbiketarako eskuilak.

Eskuila objektuak garbitu, moldatu, ikuzi, ilea orraztu, zorua garbitu edo beste hainbat lan egiteko erabiltzen den tresna bat da. Kirten bat eta oinarri bat ditu, eta oinarrian txertatuta zurda izeneko harizpi zaluak ditu.

Mota askotako eskuilak daude: tamainaren, erabilera motaren, eginda dauden materialen edo haien fabrikazio prozesuaren arabera sailka daitezke.

Materialak zabaltzeko erabiltzen diren eskuilei brotxa deritze.

Eskuila normalean aintzinan erabiltzen zen.

Motak

Erabileraren arabera egindako sailkapenaren arabera eskuila mota asko daude, normalean zein azaleraren gainean erabiltzen diren aipatuz izendatzen direnak. Hona hemen erabileraren araberako mota batzuk:

  • Hortzetako eskuila
  • Arropa-eskuila
  • Orrazteko eskuila edo ile-eskuila
  • Azazkal-eskuila
  • Oinetako-eskuila
  • Biberoi-eskuila
  • Plater-eskuila
  • Zoru-eskuila
  • Erratza

Ikus, gainera

  • Brotxa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12052384
  • Commonscat Multimedia: Brushes / Q12052384

  • Wd Datuak: Q12052384
  • Commonscat Multimedia: Brushes / Q12052384