Eskuinaldea

Artikulu hau Bizkaiko eskualdeari buruzkoa da; Parisko ingurua gaitzat duena beste hau da: «Eskuinaldea (Paris)»
Eskuinaldea
 Euskal Herria
Goian eskuinaldean Eskuinaldea; behean kolore horiz, Eskuinaldea Bilbo Metropolitarraren barruan
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakErandio, Getxo eta Leioa
Herri handienaGetxo
Geografia
Koordenatuak
Azalera38,16 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Eskuinaldea[1] (Eskuinaldeko euskaraz: Esko(i)alde, bizkaieraz: Eskumaldea) Bilboaldea eskualdeko azpieskualdea da, izenak berak dinoenez, Ibaizabalen eskuineko ibaiertzeko esparrua hartzen dauana. Bilbo eskuinaldea izena be hartzen dau.

Hurrengo hiru udalerriek osatzen dabe, Bizkaia osoko hamaika udalerririk populatuenen artean dagozanak: Getxo, Leioa eta Erandio. Azpieskualdeak gaur egun 130.000 biztanle baino gehiago batzen dauz, udalerririk populatuena Getxo izanda.

Eskuinaldeak harreman estua dau Uribe Kosta azpieskualdeagaz, historikoki Uribe Kostak Leioa udalerritik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera ebazan herriak hartzen ebazan-eta.

Mugakideak

Mugakide hauek ditu: iparraldera Kantauri itsasoa; ipar-ekialdera Uribe Kosta (Sopela, Berango, Urduliz, Laukiz); ekialde eta hego-ekialdera Txorierri (Loiu eta Sondika); hegoaldera Bilbo hiria, hego-mendebaldera Bilboko itsasadarra, eta haratago Ezkerraldea (Barakaldo, Sestao eta Portugalete); mendebaldera Abrako golkoa; eta ipar-mendebaldera Kantauri itsasoa.

Kantauri itsasoa Kantauri itsasoa Uribe Kosta (Sopela, Urduliz eta Laukiz)
Abrako golkoa Txorierri (Loiu)
Mendebaldea
  Eskuinaldea  
Ekialdea
Bilboko itsasadarra Bilbo Txorierri (Loiu eta Sondika)

Udalerriak

Armarria Udalerria Alkatea Alderdi Politikoa Biztanleria (2016) % Biztanleria Lurraldea km²
Erandio Joseba Goicouria Zarraga EAJ 23.906 18,05 17,56
Getxo Imanol Landa Jáuregi EAJ 77.759 58,70 12,00
Leioa Mª Carmen Urbieta González EAJ 30.793 23,25 8,60
GUZTIRA 132.458 %100 38,16 km²

Geografikoki Berango udalerria ere azpieskualde honi dagokion arren, udalerri hau Uribe Kosta azpieskualdearen parte da.

Kultura

Oso ezagunak dira eskualdean antolatzen diren hainbat jaialdi, alde batetik Nazioarteko Folk Jaialdia, Blues Jaialdia eta Komiki Azoka, eta bestetik Leioako Umore Azoka.

Kirolak

Eskuinaldean oso azpimarratzekoak dira Getxo R.T., estatu mailako txapelketa nagusian dabilen errugbi taldea, Getxoko Arenas futbol taldea, XX. mendeko hasieran onenekin lehiatzen zena, eta Erandioko Goierri auzoko sokatira taldea, maila gorenean dabilena.

Azpiegiturak

Garraioak

Errepideak

Trena

Euskal Trenbide Sarearen Lutxana-Sondika trenbideak Eskuinaldea zeharkatzen du, trenbide honetako bidaiarientzako garraio-zerbitzuak Euskotren Trenak ustiatzen dituela. Honek Lutxana-Sondika anezka zerbitzuaren bidez Erandioko Lutxana eta Asua auzoak Txorierriarekin lotzen ditu, Eskuinaldean Lutxana eta Zangroizko geltokiak daudela.

Metroa

Bilboko metroaren 1. lineak Etxebarri, Bilbo, Eskuinaldea eta Uribe Kosta zeharkatzen ditu, Eskuinaldean Lutxana, Erandio, Astrabudua, Leioa, Lamiako, Areeta, Gobela, Neguri, Aiboa, Algorta, Bidezabal eta Ibarbengoako geltokiak daudela.

Portua

Bilboko portuko Getxoko kaian gurutzaontzi terminala dago kokatuta.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Onomastika Datutegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Hiruka.eus Uribe Kostako komunikazio taldea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q555073
  • Wd Datuak: Q555073
  • i
  • e
  • a
Hiriburua
Ezkerraldea
Eskuinaldea
Hego Uribe
Meatzaldea
Txorierri
Uribe Kosta
Arrieta • Bakio • Barrika • BerangoErandioFruizGamiz-FikaGatikaGetxoGorlizLaukizLeioaLemoizMaruri-JatabeMeñakaMungiaPlentziaSopelaUrduliz
  • i
  • e
  • a
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko eskualdeak
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Baztan-Bidasoa • Erdialdea • ErriberaErriberagoienaEstellerria (MontejurraEstellerriko Erribera) • Iruñerria • (Metropolialdea • Ibarrak) • Izarbeibar-Novenera • Larraun-Leitzaldea • Pirinioak • Pirinioaurrea • SakanaZangozerria
Zuberoa
Arbaila (Arbiaila Txipia • Arbaila Handia) • Basabürüa (IbarrezkerIbarresküinBarkoxeEskiula) • Pettarra