Euskal Herriko erle beltza

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Euskal Herriko erle beltza


Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Hymenoptera
Goifamilia: Apoidea
Familia: Apidae
Tribua: Apini
Generoa: Apis
Espeziea: A. mellifera
Izen binomiala
'Apis mellifera'
(Linnaeus, 1758)

Euskal Herriko erle beltza Euskal Herriko bertako erle mota da[1].

Azken urtetan, arrazoi ezberdinak direla medio, erle mota honek atzerakada handia jasan du Euskal Herrian.

Erle beltza da Euskal Herrian berez eta belaunaldi askotan zehar finkatu den erlea. Adituen sailkapenak jarraituz, "M leinuko erlea" dugu erle beltza, eta bere azpiespezien izen zientifikoak (Apis mellifera mellifera eta Apis mellifera iberica) dira. Euskal Herrian erle azpiespezie hauen bertako ekotipo bereziak aurkitu dira, baina gutxi ikerturik daude.

Erle hauek bereziki Europako mendebaldean barrena hedatu dira; Iberiar penintsulako hegoaldetik Suediako hegoalderaino, eta Britainia Handitik Poloniako iparralde zein Errusiako ekialderaino.

Erle beltzak nahiko erle erasokorra izateko ospea dauka.

Ezaugarriak

  • Erle beltzak eztia nahiko modu erregularrean ematen du eta gainera erle hauen erlauntzek arreta gutxi behar dute erlezainen aldetik.
  • Mendialdera ohiturik dago eta beste erleek baino tenperatura baxuagoak jasan ditzake.

Erreferentziak

  1. https://www.berria.eus/paperekoa/1914/030/001/2019-05-31/erle-langilea-erle-autonomoa.htm

Kanpo estekak

  • Erle beltzari buruzko artikuloa[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257503
  • Wd Datuak: Q12257503
  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Behi arrazak
Hegaztiak
Ardi arrazak
Ahuntz arrazak
Txerri arrazak
Txakur arrazak
Erle motak
Euskal Herriko erle beltza