Fra Filippo Lippi

Fra Filippo Lippi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1406 aldean
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaSpoleto, 1469ko urriaren 8a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaSpoletoko katedrala
Familia
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Lucrezia Buti (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Filippino Lippi
LeinuaLippi family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Masolino da Panicale (en) Itzuli
Masaccio
Ikaslea(k)
ikusi
  • Sandro Botticelli
    Filippino Lippi
    Francesco Pesellino (en) Itzuli
    Pseudo-Pier Francesco Fiorentino (en) Itzuli
    Pier Francesco Fiorentino (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta fresco painter (en) Itzuli
Lantokia(k)Bolonia
Florentzia
Pavia
Prato
Erroma eta Spoleto
Lan nabarmenak
ikusi
  • Ama Birjina eta Haurra
    Deikundea
    Adorazioa basoan
Mugimenduapizkundea
Genero artistikoagenero-margolana
margolaritza historikoa
biluzia
erretratua
margolaritza erlijiosoa
animal painting (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Discogs: 2512320 Edit the value on Wikidata

Fra Filippo Lippi (Florentzia, 1406 aldean - Spoleto, 1469ko urriaren 8a) italiar margolaria izan zen. Florentziako eskolako Pizkundeko margolari nagusietakoa izan zen.

Bizitza

Santa Maria del Carmine komentuan hasi zen dekorazio-lanetan, eta bertan ezagutu zituen Masaccioren lanak. 1432an utzi zuen monasterioa, fresko batzuk margotu ondoren, eta Itsaso Adriatikoan mairuen aurkako guduetan parte hartu zuela dirudi, (esklabo gisa eduki omen zuten mairuek, hemezortzi hilabetez).

1434an Paduara jo zuen, eta 1437an itzuli zen Florentziara, Medicitarrentzat lan egitera. Bi lan nagusi eman zituen urte hartan: Andre Maria eta Haurra Frediano eta Agustin santuen artean (1438, Louvre, Paris) eta Andre Maria eta Haurra. Massaccioren eragina handia da lan horietan eta Donatello eta Jacopo della Quercia eskultoreen kutsua ikus daiteke dekorazio-elementuetan. 1441etik 1443ra margotu zuen Deikundea lanean (Galleria nazionale d'arte antica, Erroma), pintura-molde berriak erakutsi zituen: ikuspegi-efektuak, kolorearen eta formaren arteko kontrastasunak eta jantzi arinen mugimendu leuna, Sandro Botticelliren artearen aitzindari. Erretaula ospetsu bat pintatu zuen garai hartan, Fra Angelicoren moldean: Ama Birjinaren koroatzea (1444 ondoan, Vatikanoko pinakoteka).

Fra Filippo Lippik beste inork ez bezala landu zuen erretauletan Madonna edo Andre Maria eta Haurra gaia. Madonna eta Haurra eta Mariaren bizitzako eszenak da gisa honetako lan aipagarriena. 1445ean beste Ama Birjinaren koroatzea bat margotu zuen (1439-1447, Uffizi Galeria, Florentzia), baina Fra Angelicoren moldeetatik guztiz urrun. Freskoak eta erretaulak egiten jarraitu zuen, Fra Diamanterekin batean, eta 1467an Spoletora jo zuten biek, Medicitarrentzat lan egitera. Hango katedralean egin zituen Fra Filippo Lippik azken freskoak.

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fra Filippo Lippi Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q205148
  • Commonscat Multimedia: Fra Filippo Lippi / Q205148

  • Wd Datuak: Q205148
  • Commonscat Multimedia: Fra Filippo Lippi / Q205148