Glastonburyko dorrea
Glastonburyko dorrea | |
---|---|
Glastonbury Tor | |
Glastonbury herria, atzekaldean urrutira muinoa eta dorrea ikus daitezkelarik. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Somerset |
Non-metropolitan county | Somerset |
Non-metropolitan district | Mendip |
Parrokia zibil | Glastonbury |
Koordenatuak | 51°08′40″N 2°41′55″W / 51.144444444444°N 2.6986111111111°W / 51.144444444444; -2.6986111111111 |
Altitudea | 158 m, itsas mailaren gainetik |
Webgune ofiziala | |
Glastonburyko dorrea (ingelesez Glastonbury Tor) Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko Glastonbury udalerrian kokatzen den muino eta dorre batez osatutako multzoa da. Muinoak 160 metroko garaiera du eta begi bistara inguru osoko ordeka zabaleko edozein kokalekutik ederki asko nabarmentzen da.
Leku hau Arturiar zikloarekin estuki loturik dago, kondaira askoren arabera muino hau Avalon uhartearen zati ikusgarria baita. Tor hitza (euskaraz literalki dorre, halere ingeleraz itxura konikodun muinoak aipatzeko erabili ohi da) Ingalaterra hego-mendebaldean ingeleraz mintzatzean erabili ohi den hitza da, dirudienez antzinean eskualde honetan mintzatzen zen zeltiar hizkuntzatik omen dator: kornubieraz tor, antzinako galeseraz twrr, gaur egungo galeseraz tŵr eta Eskoziako gaeleraz tòrr delarik.
Gaur egun muino honen gainealdean ikus daitekeen dorrea 1275an lurrikara batek suntsitutako St. Michael Church monasterioaren zatia da.
Iruditegia
- Muinoa eta dorrea Glastonburytik ikusita
- St. Michael's Church monasterioaren hondakina den dorrea
- Dorrearen barnealdea
- Muinorako igoera
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Glastonbury Tor Britainiar Ondare Nazionaleko webgunean (Ingelesez)
- Datuak: Q1412726
- Multimedia: Glastonbury Tor / Q1412726