Hande Kader

Hande Kader

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaUrfa, 1993ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaIstanbul, 2016ko abuztuaren 12a (23 urte)
Heriotza moduaFeminizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jardueraksexu-langilea eta LGBT ekintzailea

Hande Kader (Şanlıurfa, Turkia, 1993a - 2016ko abuztua) turkiar emakumezko ekintzaile transexuala zen. Hande Kader Turkiako LGBT komunitateko aurpegi ezaguna zen, 2015ean Istanbulgo Gay Harrotasunaren desfilea indarrez deuseztatzen ari ziren polizia-indarrei aurre egiten ari zitzaienean atera zioten argazki batengatik.[1] 2016ko abuztuan bere pisukidea zen Davut Dengiler-ek Handeren desagerpena salatu zuen. Egun batzuk geroago, 2016ko abuztuaren 12an, Handeren hilotza agertu zen Istanbulgo Zekeriyaköy azokaren errepide-bazterrean mutilazio, erredura eta bortxaketa zantzuak zituela.

Hande sexu-langilea zen eta bezero baten autoan sartzen ikusi zuten azkenekoz. Erailketaren unean 23 urte zituen.

Bere hilketak haserrea piztu zuen eta protesta ugari egon ziren Turkiako gizarteak transgenero pertsonei ematen dien tratu txarra salatuz.

Erreferentziak

  1. Arruabarrena Azkarate, Sara. (2016-08-22). «Hande Kader ekintzaile transexuala hil dute Istanbulen» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-06-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26402567
  • Commonscat Multimedia: Hande Kader / Q26402567

  • Wd Datuak: Q26402567
  • Commonscat Multimedia: Hande Kader / Q26402567