Hiru Erregeen Mahaia

Hiru Erregeen Mahaia
Datu orokorrak
Garaiera2.446 m
Prominentzia392 m
Motamendi eta turismo-atrakzioa
EponimoaFrantziako erregea
King of Aragon (en) Itzuli
King of Navarre (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak42°55′10″N 0°43′39″W / 42.919411°N 0.7275039°W / 42.919411; -0.7275039
MendikateaLarrako mendigunea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaErronkari
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEdouard Wallon (1883)
Ohiko bideaBelagoatik
LuberriLuberri

Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.446 metro),[1] Pirinioetan kokatua, Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean. Halaber, Nafarroa Garaian eta Hego Euskal Herri osoan ekialdeen dagoen puntua da (Eskiula ekialderago dago, baina Ipar Euskal Herrian). Hiru Erregeen Mahaiaren gailurrean bat egiten dute Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren arteko mugek.

Gailurretik Atxerito iboia ikusten da.

Izena

Hiru Erregeen Mahaiaren ikuspegia, laino artean, Linzako lepotik.

Erronkarieraz Iror Erregeen Maia deritzo, gaztelaniaz Mesa de los Tres Reyes, aragoieraz Meseta d'os Tres Reis, okzitanieraz Tabla d'eths Tros Rouyes eta frantsesez Table des Trois Rois.

Hizkuntza guztietan hiru erregeak aipatzen dira. Diotenez, mendiaren izenak Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeak aipatzen ditu, aitzinako erresuma horien mugak bertan elkartzen baitziren. Teorian, posible zen hiru erregeak mendiaren gailurrean elkartu eta estatu-arazoez mintzatzea, nor bere erreinutik atera gabe. Bestalde, mahai hitzak gailurreko gune laua adierazten du.

Zenbaiten ustez, ordea, mendiaren izenak ez du zerikusirik erregeekin, eta gaskoizko era tabla d'eths tros rois hartzen dute jatorrizko izentzat: «gune soilduen mendia».[2]

Nolanahi ere, XVII. mendeko agiri baten arabera irudi du Erronkari ibarrean garai hartan mendi hari "la peña de Ania", Aniako malkorra, deitzen ziotela. Izena Aña mendikoarekin (Auñamendik Erronkarin duen izena) lotu daiteke.[erreferentzia behar]

Abiapuntuak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico. «Instituto Geográfico Nacional» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  2. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javi. «Hiru Erregeen Mahaia (2.446 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Ikus, gainera

Argazki galeria

  • Mahaia Lhurseko lakutik ikusita.
    Mahaia Lhurseko lakutik ikusita.

Kanpo estekak

  • «Hiru Erregeen Mahaia», Hiru Erregeen Mahaia luberri.net webgunea.
  • «Hiru Erregeen Mahaia», Hiru Erregeen Mahaia Euskal-Herria.org webgunea.
  • "Mendikat" webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q546180
  • Commonscat Multimedia: Mesa de los Tres Reyes / Q546180

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 14341
  • Wd Datuak: Q546180
  • Commonscat Multimedia: Mesa de los Tres Reyes / Q546180