Hoditeria bidezko garraio

Trans-Alaska oliobidea.

Hoditeria bidezko garraioa gasak, likidoak, edo solidoak garraiatzeko modu bat da, hoditeria erabiltzen duena garraio-sare edo -sistema gisa. Efluenteak grabitatearen bidez drainatzea (hondakin-urak, euri-urak, estolderia-sistemak, etab.) eta hodien bidezko elikagaien trafikoa (garagardoa, esnea, alea, etab.) sar daitezke kategoria honetan. Hala ere, oro har, hoditeriaren bidez garraiatzen diren ohiko produktuak hauek dira: petrolioa eta hidrokarburo likidoak, gas naturala eta erregaietarako bestelako gasa, eta substantzia kimikoak.[1]

Historia

Antzinatasunean, K.a. 4000 urte inguruan egiptoarrek buztin egosizko hodiak erabiltzen zituzten estolderiarako, erromatarrek berunezko hodiak akueduktuetako leku jakin batzuetan, eta txinatarrek oihalez lotutako banbuzko hodiak gas naturala kontsumo-lekuetara eramateko.[2]

Garai modernoan produktuen garraio mota hau Dmitri Mendeleiev-ek proposatu zuen lehen aldiz, 1863an, urte hartan petrolioa garraiatzeko hodiak erabiltzea iradoki baitzuen.[3]

Hoditeriaren bidezko garraio sistemak

Garraiatutako ekaiaren arabera, hodi bidezko garraioak izen desberdinak hartzen ditu, eta arautegiak, zein eraikitzeko eta funtzionatzeko teknikak ere aldatu egiten dira garraiatutako ekaiaren arabera.

Hauek dira hoditeriaren bidezko garraio-sistema nagusiak:

  • Gasbideak gas naturala garraiatzeko.
  • Oliobideeak hidrokarburo likidoak, bereziki petrolioa, garraiatzeko.

Distantzia handietara garraiatutako beste produktu asko ere sartzen dira garraio-mota honetan:

  • Ur geza, batez ere ureztatzeko, akueduktuen bidez
  • Ur gazia
  • Oxigenoa
  • Hidrogenoa
  • Etilenoa

Erreferentziak

  1. Pipeline rules of thumb handbook : quick and accurate solutions to your everyday pipeline problems. (7th ed. argitaraldia) Gulf Professional/Elsevier 2009 ISBN 978-0-08-094943-7. PMC 430219779. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  2. Liu, Henry. (2003). Pipeline engineering. Lewis Publishers ISBN 1-58716-140-0. PMC 51942618. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  3. Vassiliou, M. S.. (2009). Historical dictionary of the petroleum industry. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-6288-3. PMC 315479839. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).

Kanpo estekak

  • Petrolioaren garraioa Nazioarteko eztabaida
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q725864
  • Commonscat Multimedia: Pipeline transport / Q725864

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00569017
  • NKC: ph124432
  • Wd Datuak: Q725864
  • Commonscat Multimedia: Pipeline transport / Q725864