Iñaki G. Holgado

Iñaki G. Holgado

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Xabiroi

Iñaki G. Holgado (Errenteria, 1971-) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile gipuzkoarra da. Xabiroi aldizkariaren kolaboratzailea da, Harkaitz Canoren gidoietan oinarriturik lau lan argitaratu dituelarik Ikastolen Elkartearen eskutik: Piztia Otzanak (2008), Zebra efektua (2013) Museo bilduma (2016) eta Amets alokatuak (2019). 2018ko Zinemaldian estreinatu zen Black is Beltza animaziozko filmaren funtsen sorkuntzan zuzentze lanak egin zituen [1]. 2020ean Elkano, mundua beletan komikia osatu zuen Alber Vazquez idazlearen gidoiarekin[2].

Euskaraz ez ezik frantsesez, gazteleraz eta italieraz ere argitaratu dira bere zenbait obra.

Ibilbidea

90.hamarkadatik aurrera bere komikiak hainbat aldizkaritan argitaratu izan dira: Aleta etxeko aldizkariak, Ipurbeltz, El Balanzin, Heavy Metal (USA), Spirou (Belgika), Penthouse Comix, Gotham, Z eta Xabiroi [3]: azken aldizkari honetan Harkaitz Canorekin osatu du sormen bikotea, eta aldizkarian atalka argitaratzeko 4 istorio luze osatu dituzte, 2005 eta 2019 artean, albumetan merkaturatu direnak. Frantziar merkatuan maiztasunez argitaratzen du, Marko komikigilearekin elkarlanean[4].

Argitalpenak[5]

  • "El Voluntario" (gidoia: Joseba Basalo). Aleta ediciones, 1996
  • "Ipurbeltz" (245. zenbakia). Erein argitaletxea, 1998
  • "Aleta presenta". Aleta ediciones, 2000
  • "Balas perdidas" (1 eta 9 zenbakietan), Aleta ediciones
  • "Xabiroi". Ikastolen elkartea (lehen aletik gaur egun arte)
  • Flash-back volumen 2, Ediciones flash-back (5. zenbakia), 2006
  • Aiò Zitelli! Aleta ediciones (2014)
  • Verdún, Yermo ediciones (2017)
  • Elkano, mundua beletan (gidoia Alber Vazquez), GFA, 2020.
  • “Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 1: Herri Margotua” (idazlea Urtzi Leonet Santa Cruz), Elkar (2022)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Infame, Kike. (2017). «Iñaki G. Holgado. En Portada.» (elkarrizketa) el Balanzín 13 (Noiz kontsultatua: 2017-11-06).
  2. «Kultura Departamentuak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  3. .
  4. «Iñaki Holgado - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  5. Tebeosfera

Ikus, gainera

  • Getxoko Komiki Azoka

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) "IG Holgado, Pintamonas" bloga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260039
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87378444
  • ISNI: 0000000060302044
  • BNE: XX1640472
  • Wd Datuak: Q12260039


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.