Ichthyosauria

Ichthyosauria
Triasiko Ertaina - Kretazeo Berantiar
PreЄ
Є
O
S
D
C
P
T
J
K
Pg
N

Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
SuperordenaIchthyopterygia
Ordena Ichthyosauria
Blainville, 1835

Ichthyosauria (grezieraz "musker arrainak") sauropsido diapsido iktiopterigio ordena bat dira, Behe Triasikotik Goi Kretazeorarte bizi izan zirenak (duela 245 milioi urtetik duela 90 milioi urtera arte), gaur egungo Amerika, Europa eta Asian. Izena 1840an sortu zuen Sir Richard Owenek.

Iktiosauroak arrain eta izurde arteko itxura zuten itsas narrasti handiak ziren (ikusi eboluzio konbergentea). Triasikoan, uretara itzuli ziren oraindik identifikatu gabeko lurreko narrastietatik abiatuta eboluzionatu zuten, izurdeek eta baleek jasango zuten pareko prozesuan. Bereziki ugariak izan ziren Jurasikoan, uretako harrapari nagusi bezala plesiosauroek Kretazeoan ordezkatu zituzten arte.

Ingalaterran, Alemanian, Groenlandian eta Kanadako Alberta estatuan aurkitu dira haren hezurrak. Aurkikuntza horiek erakutsi dutenez, izurdearen antza zuen, muturra izurdeak baino zorrotzagoa bazuen ere. Sudur-zuloak ia begien ondoan zituen, eta usaimenaz baliatzen zen bere eginkizunetan gidatzeko. Arrainez eta zefalopodoz elikatzen zen. Gauza segurua da bibiparoa zela, ezkatarik ez zuela; kolorez gorri marroixka zen, adituen ustez.

Aurkikuntzen historia

Lehen orno fosila bi aldiz argitaratua izan zen 1708an Eurite Unibertsalaren oroitzapen ukigarri bezala. Iktiosauro baten lehen fosil osoa 1811n aurkitu zuen Mary Anningek Lyme Regisen, gaur egun Kostalde Jurasiko deritzonean.

1905ean, Kaliforniako Unibertsitateko John C. Merriamek zuzendutako eta Annie Alexanderrek finantzatutako 1905eko Espedizio Sauriarrak Nevada erdialdean 25 ale topatu zituen, Triasiko garaian oso sakona ez zen ozeano baten azpian zegoena. Ale horietako batzuk gaur egun Kaliforniako Unibertsitateko Paleontologia Museoko bilduman daude. Beste ale batzuk harkaitzean sartuta daude, eta Nye Konderriko Iktiosauroaren Berlingo Estatu Parkean daude ikusgai. 1977an triasikoko Shonisaurus iktiosauroa Nevadako Estatu Fosila da. Nevada da jada desagertua dagoen itsas narrasti honen hezurdura oso bat duen estatu bakarra, 17 metro neurtzen duena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q194515
  • Commonscat Multimedia: Ichthyosauria / Q194515
  • Wikispecies Espezieak: Ichthyosauria

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85064056
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 4532369
  • Paleobiology Database: 267386
  • Wd Datuak: Q194515
  • Commonscat Multimedia: Ichthyosauria / Q194515
  • Wikispecies Espezieak: Ichthyosauria