Inkubagailu (neonatologia)

Inkubagailu (neonatologia)
ZIUa
Irudi gehiago

Inkubagailua[1], kutxa itxurako ontzi aseptikoa, haur jaioberri goiztiarrak edo ahulak zaintzeko erabiltzen dena.[2]

Inkubagailua jaioberrien tratamendu intentsiboko unitate baten funtsezko ekipoa da. Material gardeneko kamera itxi bat da, haurtxoa oheratzeko bigungarri esterilizatu bat duena, konbekzio bidezko berogailua, kanpoko aire-iragazkia, pazientea manipulatzeko leihoak eta pisua, arnasketa, bihotza eta garuneko jarduera kontrolatzeko monitorizazio-sistema ugari eta sofistikatuak dituena.

Kutxak jaioberriak germenekiko duen esposizioa mugatzea ahalbidetzen du, eta ekipoen konplexutasunak zainketa intentsiboetako hainbat tratamendu ere ahalbidetzen ditu, besteak beste, zain barneko terapia, oxigeno-gehigarria, arnasketaren euskarri mekanikoa eta farmakoak ematea.

Inkubagailu mota hori funtsezkoa izan da XX. mendetik aurrera mundu osoan haurren heriotza tasa nabarmen murriztea lortzeko, eta herrialde garatuen eta maila teknologiko txikiagoko herrialdeen arteko tasen arteko aldea azaltzen duten parametro giltzarrietako bat da.[3]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. «inkubagailu». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  3. Déficit de incubadoras pone en riesgo la vida de neonatos

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9008292
  • Commonscat Multimedia: Neonatal intensive-care units / Q9008292

  • Identifikadoreak
  • NDL: 01119252
  • AAT: 300235020
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D007363
  • Wd Datuak: Q9008292
  • Commonscat Multimedia: Neonatal intensive-care units / Q9008292


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.