Isabella Löwengrip

Isabella Löwengrip

(2012)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Desirée Löwengrip Rydberg
JaiotzaJärfälla församling, 1990eko urriaren 21a (33 urte)
Herrialdea Suedia
BizilekuaLidingö
Familia
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Erik Selin
Hezkuntza
HeziketaJensen education (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, idazlea, kazetaria eta blogaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Most powerful business women  (2018)
isabellalowengrip.se
IMDB: nm3271425 Edit the value on Wikidata

Isabella Desirée Löwengrip, Blondinbella izengoitiaz ere ezaguna, (Järfälla, 1990eko urriaren 21a) suediar enpresaburu, idazle eta blogaria da[1][2].

Bizitza

1990ean jaio zen Järfällan. Stockholmgo Jensen Gymnasium Norran ikasi zuen. Bigarren hezkuntzan ari zela, politikoki aktiboa izan zen Suediako Alderdi Moderatuaren gazte erakundean. Gero Alderdi Moderatua utzi zuen[3].

2005eko irailean, 14 urte zituela, Blondinbella bloga sortu zuen eta Suediako lehen influencerretako bat bihurtu zen[4]. 2010ean Blondinbella.se Suediako blog pribaturik handiena izan zen eta Löwengrip urteko saregile izendatu zuten. Gaur egun Löwengripek Eskandinaviako herrialdeetako blogik handiena du hilabetean milioi bat bisitari baino gehiago ditu[5].

2007an, 16 urte zituela, Löwengripek bere lehen enpresa sortu zuen, Bellme AB. Orduz geroztik Egoboost aldizkariko zuzendaria eta Vj1890-ko kontseiluko presidentea izan zen[6], Orion filmean antzeztu zuen[7] eta entretenimendu-programa batzuetan parte hartu zuen[8][9].

2008an, Let's Dance izeneko telebista saioan parte hartu zuen lehiakide ospetsuetako bat bezala[10]. 2009an New Yorkeko MTV Video Music Awardsen elkarrizketatzailea izan zen[11].

Bizitza pertsonala

2013ko abuztuaren 31n, Odd Spångbergekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, Gillis eta Sally[12]. 2017ko maiatzaren 11n, Löwengripek dibortziatzen ari zela iragarri zuen blogean[13].

2018ko urrian, Skavlan telebistako saioan egindako elkarrizketa batean, Löwengripek esan zuen arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua eta Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zizkiotela[14].

Liburuak

  • Egoboost!: Blondinbellas överlevnadsguide för unga tjejer (2010)
  • Isabellas hemligheter: så tog jag huvudrollen i mitt eget liv (2012)
  • Economista: ta makten över din ekonomi och få ett roligare liv (Pingis Hadeniusekin batera, 2013)
  • Babyboost!: ett plus ett blir tre (2014)
  • #Aktiedrottning: den enkla vägen till att få pengarna att växa (medan du sover) (Pingis Hadenius eta Linda Newnhamekin batera, 2017)
  • Isabella (Rebecka Edgren Aldénekin batera, 2021)

Erreferentziak

  1. (Suedieraz) «Isabella Löwengrip» Kvinnliga Talare (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  2. (Suedieraz) Schori, Martin. «Så mycket kostar ett inlägg hos Blondinbella» Dagensmedia 2008-09-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-08-20) (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  3. (Suedieraz) Hjortman, Emma. «"Blondinbella" överger Moderaterna: "Arg"» Expressen 2015-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  4. (Suedieraz) Fahl, Hanna. «”Folks åsikter om flyktingar skrämmer mig oerhört”» Dagens Nyheter 2015-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  5. (Suedieraz) Nilsson, Linda-Marie. «Blondinbella – så blev hon en av de största» Expresen 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  6. (Suedieraz) «Isabella Löwengrip lämnar styrelseuppdrag» Dagens Industri 2014-08-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  7. (Suedieraz) «Orion (2013)» Svensk Filmdatabas (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  8. (Suedieraz) Rosén, Eric. «Blondinbella blir Malous nya sidekick» Nyheter24 2011-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  9. (Suedieraz) Collin, Malin. «Blondinbella får live- sänd tv-show på nätet» Aftonbladet 2011-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  10. (Suedieraz) Widman, Linda; Sjöling, Erika. «”Vi ville ju vinna det här”» Aftonbladet 2009-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  11. (Suedieraz) Sundberg, Marit. «Blondinbella blir reporter på MTV-gala» Expressen 2009-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  12. (Suedieraz) Malmlöf, Emma. «Blondinbella har blivit mamma - fick en dotter» Expressen 2015-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  13. (Suedieraz) «Skilda vägar» Isabella Löwengrip 2017-05-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-20) (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).[Betiko hautsitako esteka]
  14. (Suedieraz) «Programmet med Isabella Löwengrip och David Guetta» SVT 2018-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4409097
  • Commonscat Multimedia: Isabella Löwengrip / Q4409097

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 147162553
  • ISNI: 0000000099202446
  • BIBSYS: 1533887378127
  • Wd Datuak: Q4409097
  • Commonscat Multimedia: Isabella Löwengrip / Q4409097