Isilpeko polizia

Isilpeko polizia edo Polizia sekretua, sekretupean lan egiten duen polizia erakunde bat da, eta sarri, baliabide terroristak erabiltzen ditu oposizio politikoa, ezadostasunak eta sedizioa ezabatzeko, edo polizia estatua sustatu eta indartzeko baliabide bezala.

Demokrazia bidez zuzentzen diren estatuen gehiengo handi batek ere, isilpeko polizia erabiltzen dute euren Adimen Zerbitzuetan. Ohi, zerbitzu honek, metodo demokratiko eta legezkoak erabiltzen ditu, Estatuaren osotasuna babesteko euren xedea lortzeko, batzuetan, bere funtzio berezietatik at dauden gauzak egiten dituzten arren, eta orduan, zalaparta handia sortzen da.

Demokratikoak ez diren estatuetako isilpeko poliziaren adibideak

Isilpeko polizia nazia

  • Gestapoa Alemania nazian (izena Geheime Staatspolizeiren laburdura da, Estatuko Isilpeko Polizia alemanieraz)

Isilpeko polizia faxistak

  • OVRA Mussoliniren Italian
  • Kempeitai Japonia inperialean
  • PVDE/PIDE/DGS Portugalen

Isilpeko polizia komunistak

  • Stasia Alemaniako Errepublika Demokratikoan
  • Cheka Errusiar Iraultzaren lehen egunetan
  • NKVDa Stalinen SESBen
  • KGBa SESBen
  • ÁVHa Hungaria komunistan
  • Securitatea Errumania komunistan
  • Sigurimia Albania komunistan
  • StBa Txekoslovakia komunistan
  • Urząd Bezpieczeństwa (UB) eta ondoren Służba Bezpieczeństwa (SB) Polonia komunistan

Isilpeko polizia Ekialde Ertainean

Isilpeko polizia Latinoamerikan

Isilpeko polizia Kariben

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q214183
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q214183