Kaleidoskopio
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/Teleidoscope_animation.gif/220px-Teleidoscope_animation.gif)
Kaleidoskopioa (grezieraz, kalós, eder, éidos, irudi y scopéo, ikusi) hodi baten forma duen tresna optikoa, barruan bi edo hiru ispilu oker, eta muturrean forma irregularreko gauzakiak tartekatuak dituzten kristalezko bi xafla dituena; hodiari jira egitean, eta beste muturretik begiratuta, gauzaki irregular horiek mugitu eta era simetrikoan irudi askotan errepikatzen dira. Kaleidoskopioa David Brewsterrek asmatu zuen 1817an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Datuak: Q180049
Multimedia: Kaleidoscopes / Q180049