Kode sekretu

Kode sekretua kriptografian, kodetutako mezuak, hau da, erabiltzaileak soilik irakur ditzakeenak, igortzeko sistema da.

Historia

Mendeetan zehar, enbaxadoreek eta beren gobernuek mezu zifratuen bidez izaten zuten elkarren berri. Antzinako Erromako garaian, igorpen zifratuetarako hainbat metodo erabiltzen ziren. Kanpo arazoetako ministerio guztiek edo gudarosteek beti izan dituzte "zifra zerbitzuak", eta horien zeregina zen zenbait dokumenturen sekretua gordeko zela ziurtatzea. Teknika gero eta hobeak behar ziren, mezuak irakurtzeko metodoak gero eta eraginkorragoak baitziren. Dena dela, eskutitzak pertsona batek besteari zuzenean ematen zirenez, sekretua, aldez behintzat babesean zegoen.

Baina irrati bidezko komunikazioa sortzearekin batera arazoak sortu ziren: edozeinek atzeman baitezake irrati mezu bat. Une horretatik aurrera, kodetze eta deskodetze teknikek etengabe egin zuten aurrera. Informatika tekniken bilakaerak eta teknika horiek eskura jartzen dituzten baliabideek ezinbestekoa egin dute kodetze sistemak osatzea, igorpenen sekretua ahal bezain ondoen bermatzearren. Teknika horiek zenbakien teoriaren emaitza aurreratuenak erabiltzen dituzte.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4994879
  • Wd Datuak: Q4994879