Kontzeptualismo

Kontzeptualismo muturreko nominalismoaren eta muturreko errealismoaren arteko bidea edo filosofia-teoria da, kontzeptu orokorrek gizonaren buruan dutena beste izaterik ez dutela diona. Teoria horren arabera, kontzeptuek edo unibertsalek ez dute banako izaki bat adierazteko balio, baina izen hutsak ere ez dira, adigai orokorrak baizik. Abelardo teoria horren aldekoa izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q848969
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q848969


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.