Kup Taldea

Kup Taldea


Datuak
JatorriaDonostia
EgoitzaDonostia, Gipuzkoa
ZuzendariaGabriel Baltes
Ahotsakabesbatza mistoa
Taldekideak30
Urteak2003 - ...
FundatzaileaGabriel Baltes
Webguneahttp://kuptaldea.net/wordpress/es/

Kup Taldea abesbatza 2003ko udaberrian sortu zen, Gabriel Baltes Musikeneko koro-zuzendaritzako irakasleari esker. 2013an Kup Taldea 30 pertsonak osatzen zuten. Abesbatzako kideak gazteak dira, baina musika arloko formakuntza zabala daukate. Priez pour paix diskoa kaleratzeaz gain, nazioarteko sari garrantzitsuak jaso ditu. Horrez gain, El Orfanato eta Lo Imposible filmetako musikaren grabaketan ere parte hartu du.

Sariak

Abesbatza-lehiaketetan lortu dituen sariak hauek dira:

  • 40. Tolosako Abesbatza Lehiaketako 3. saria (2008),
  • Mariborreko (Eslovenia) Nazioarteko Lehiaketako lehen saria (2009) eta
  • Florilege Nazioarteko Lehiaketako 39. edizioko lehen saria (2010)

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Kup Taldearen bloga
  • Kup taldearen hainbat kantu coralea.com webgunean
  • (Gaztelaniaz) Kup taldea Auñamendi entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492875
  • Wd Datuak: Q20492875