Larra-Belagua

Larra-Belagua
KokapenaLarrako Mendigunea
HerrialdeaNafarroa
Informazioa
Kota altuena1720
Alpinoa(km)
Nordikoa25 (km)
Guztira39,1 (km)
Eski-pistak
• Eski nordikoaren zirkuitua9
Igogailuak
Elur artifiziala
Harremanetarako
Telefonoa948394002

Larra-Belagua Nafarroako eski nordikoaren estazioa da.

Kokapena

Pirinioetan kokatuta, Larrako Mendigunean dago, Izabatik 12 kilometrotara Erronkariko ibarrean. Belaguako aterpean du egoitza[1].

Historia

Larran 1970eko hamarkadatik geroztik egiten da eski nordikoa eta 1980ko hamarkadan eski pistak atondu zituzten[2]. 1988tik aurrera Nafarroako Gobernua eta Erronkariko Ibarreko Batzarrak estazioa eraikitzeri ekin zioten[3]. 2005ean behin betiko proiektua hitzartu eta 2008ko urtarrilaren 24an estazioa ireki zuten[4].

Eski-gunea ez zen denon gustukoa izan Larra-Belagua elkarte ekologistak salaketa jarri zion Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuari, eraikitzean hegaztiak babesteko araudia bete ez zuelakoan[5].

Pistak

Eski nordikoa egiteko 9 pista ditu, 2 berde, 4 urdin, gorri 1 eta 2 beltz[1]. Eskilzarra pista pagoen arteko ibilbidea da.

Abiapuntuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b EspagneFacile: Larra Belagua
  2. Berria: Erronkariko basoetan eski nordikorako gunea egitea hitzartu du Nafarroako Gobernuak[Betiko hautsitako esteka]
  3. Berria: Belaguako eski zentro berriaren erdia irekitzear dute, Larrako babesgunean[Betiko hautsitako esteka]
  4. Deia: El centro de esquí nórdico de Larra-Belagua, en el Valle del Roncal, fue inaugurado ayer
  5. Berria: Gobernua salatu dute hegaztiak babesteko araudia urratzeagatik[Betiko hautsitako esteka]
  6. TodoNieve: Larra Belagua[Betiko hautsitako esteka]
42°57′18″N 0°48′00″W / 42.95500°N 0.80000°W / 42.95500; -0.80000

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3217985
  • Wd Datuak: Q3217985