Lasterketa (lehiaketa)

Ostruken lasterketaren irudia.

Lasterketa abiadura-lehiaketa bat da, eta lehiakideek ibilbide edo distantzia jakin bat osatu behar dute, ahalik eta denbora gutxien erabiliz, edo, bestela, ahalik eta ibilbide handiena egin behar dute denbora jakin batean.[1] Kiroletan, ibilbidea hainbat modutara egin daiteke: adibidez, oinez, ibilgailuetan edo animalietan. Joko abstraktuetan, osatu beharreko ibilbidea taula baten gainean egin ohi da, backgammon, ludo eta partxisaren kasuan bezala.

Lasterketa bat aukeratutako ibilbidena hasieratik amaierara bitartean lehiatu daiteke, baina baita etapa edo sektore izeneko segmentu desberdinetan ere. Beste aukera ibilbide berean hainbat aldiz egitea da.

Abiadurako kirol-lehiaketen lehen ebidentziak Antzinako Greziakoak dira, non gizonak lehen postuan iristeko lehian aritzen ziren.

Distantzia bat korritzea da lasterketaren formarik oinarrizkoena, baina lasterketak ibilgailuetan ere egin daitezke, hala nola txalupetan, automobiletan, motorretan, bizikletetan eta hegazkinetan, edo zaldiekin edo txakurrekin. Lasterketak beste garraiobide batzuk erabiliz ere egin daitezke, hala nola eskiak, lerak, patinak edo gurpil-aulkia, edo beste mugimendu-modu batzuk erabiliz, hala nola igeri egitea edo oinez ibiltzea. Taldeetan ere lehiatu daiteke; errelebo-lasterketa batean, talde bateko kideak txandakatu egiten dira zirkuitu baten zati batzuetan lehiatzeko edo lasterketa mota jakin bat egiteko.

Lasterketa motak

Mota asko dira. Hona hemen ohikoenak:

  • Lasterka
  • Abiadura-lasterketa
  • Distantzia ertaineko lasterketa
  • Distantzia luzeko lasterketa
  • Hesi-lasterketa
  • Oztopo lasterketa
  • Miliako lasterketa
  • Errelebo-lasterketa
  • Zaldi lasterketa
  • Gamelu-lasterketa
  • Gurdi lasterketak
  • Zaldi gaineko zinta lasterketa
  • Suntsipen-lasterketa
  • Ezabatze-lasterketa
  • Mendi lasterketa
  • Uso-lasterketa
  • Iraupen-lasterketa (automobilismoa)
  • Arrautzen lasterketa
  • Legez kanpoko lasterketa
  • Puntuazio-lasterketa
  • Oztopoen ibilbidea
  • ...

Iruditegia

  • Abiadura lasterketa. Tyson Gay 100 metroko lasterketa batean.
    Abiadura lasterketa. Tyson Gay 100 metroko lasterketa batean.
  • Hesi-lasterketariak.
    Hesi-lasterketariak.
  • Kaliforniako Golden Gate hipodromoko lasterketa bat.
    Kaliforniako Golden Gate hipodromoko lasterketa bat.
  • Uso lasterketa.
    Uso lasterketa.
  • Gameluen lasterketa.
    Gameluen lasterketa.
  • Zaldi gaineko zinta lasterketa.
    Zaldi gaineko zinta lasterketa.

Erreferentziak

  1. https://dle.rae.es/carrera

Ikus, gainera

  • Joko

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q878123
  • Commonscat Multimedia: Racing sports / Q878123

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00567285
  • NARA: 10643549
  • AAT: 300239459
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q878123
  • Commonscat Multimedia: Racing sports / Q878123