Ljubljanako padurak

Ljubljanako padurak.

Ljubljanako padurak (eslovenieraz: Ljubljansko barje) Ljubljana hiriaren hegoaldean kokaturiko padura zabala da.

Geografia

163 km²-ko azalera hartzen du, Esloveniako lurraldearen %0'8a. Ljubljana hiriburuaz gain beste hainbat herrixken lurrak ere hartzen ditu, Borovnica, Brezovica, Ig, Log–Dragomer, Škofljica eta Vrhnika.

Biodibertsitatea eta historia

Biodibertsitate handiko lurraldea da eta ondorioz 2008an hainbat eremu babestu ziren, hala erreserba natural bihurtuz nola monumentu natural bihurtuz ere.

Paduran duela 4.500 urteko asentamenduetako palafitoen aztarnak aurkitu dira, bai eta munduko egurrezko gurpilik zaharrena kontsideratzen dena ere. 2011ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak. Bertan Alemania, Austria, Frantzia, Suitza eta Italiako palafitoekin batera Esloveniako hauek sartu zituen, Ig herrian aurkitu diren bi egitura hain zuzen ere.

Iruditegia

  • Munduko egurrezko gurpil zaharrena.
    Munduko egurrezko gurpil zaharrena.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q619970
  • Commonscat Multimedia: Ljubljana Marshes / Q619970

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 237472869
  • GND: 4784763-3
  • Wd Datuak: Q619970
  • Commonscat Multimedia: Ljubljana Marshes / Q619970
45°59′14.71″N 14°27′14″E / 45.9874194°N 14.45389°E / 45.9874194; 14.45389
Eslovenia Gizateriaren Ondarea Eslovenian Eslovenia

Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak¹ • Škocjan leizeakMerkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija²

* ¹ Alemania, Austria, Frantzia, Italia eta Suitzarekin batera,
* ² Espainiako Almadén-ekin batera