Miren Arenzana Letamendi

Miren Arenzana Letamendi
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1965eko ekainaren 6a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Royal College of Art (en) Itzuli
Central Saint Martins (en) Itzuli
European Ceramics Work Center (en) Itzuli
(2016ko apirilaren 7a - 2016ko ekainaren 29a)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, diseinatzailea eta artista bisuala
Parte-hartzailea
  • Tabakalera

Miren Arenzana Letamendi (Bilbo, 1965eko ekainaren 6a) euskal artista da.[1]

Biografia

Miren Arenzana Bilbon jaio zen 1965ean. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eskultura espezialitatean. Ondoren, Londresera joan zen Advanced Studies in Sculpture graduatu-ondoa egitera, Central St. Martins of Art and Design-en.[2][3]

Arenzanak Artelekuko tailerretan parte hartu zuen, Angel Bados eta Francisco Javier San Martinen zuzendaritzapean. 1990ean Basauriko Udaleko Juan de Otaola y Pérez de Saracho beka eman zioten eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritzako Arte Sorkuntzarako Beka.

1992ko Joseph & Josephine erakusketaren ondoren, Xabier Sáenz de Gorbea historialari eta arte-kritikariak bere lanari buruz ondorengo hauxe idatzi zuen:

"Berea plastiko eta aluminiozko konstruktibismo futurista da. Bere piezek beren formen barruan istorioak sortzeko interes gehigarria dute. Askotan, itsasgarriek, panpina txiki-txikiak eta giza irudiak baino ez ditu erabiltzen, eta erreferentzia egiten diete espazio sideralari nahiz interespazioari, kanpoaldeari, barrualdeari eta intimoari, makrokosmosari eta mikrokosmosari".[1]

Erakusketak

  • 1990 Spite Byte, Basauri Art´s Council Gallery. Bilbo.
  • 1992 Joseph& Josephine, Gallery ibilbidea, Gasteiz.
  • 1993 Si I were you...RED, Gran Vía BBK Gallery, Bilbo.               
  • 2004 Kolorezko biotza, London Met: Business Link, Londres.
  • 2008 From the absurdity of the heights, Centre d´Art Santa Mònica (CASM), Bartzelona
  • 2007 La bola de cristal: Le Module, Montehermoso, Gasteiz.[4]
  • 2010 Playroom: Sculpture kita, Galerie du Tableau, Marseille, Frantzia
  • 2013+ De Lumière, Marseille Proventzako Europako Hiriburu Kulturaduna.
  • 2015 Love 3, Galería Carreras Mugica, Bilbo.[5]

Erakusketa kolektiboak

  • 1994 Un siglo de Arte Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
  • 1995 Plastika garaikidea Gasteizko Ur Biltegi Zaharrean

Sariak eta aintzatespenak

  • INJUVEk (Gazteriaren Institutua) antolatutako 1992ko Gazte Artearen Erakusketan hautatua, Madril.
  • Gure Artea 2019 saria.[6]
  • XVIII. Ikusizko sorkuntzarako laguntzen deialdia, arte plastikoen kategoria, 2014.[7]

Erreferentziak

  1. a b «Arenzana Letamendi, Miren - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
  2. «Arenzana Letamendi, Miren» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas.
  3. «Museo de Bellas Artes de Bilbao - ARTEDER» www.bd-arteder.com.
  4. «Miren Arenzana» www.montehermoso.net.
  5. «miren arenzana / projects / After '68. Art and artistic practices in the Basque Country 1968-2018» mirenarenzana.com.
  6. Press, Europa. (2019-06-17). «Miren Arenzana Letamendi, Sahatsa Jauregi Azkarate y Xabier Arakistain Ecenarro, premios Gure Artea 2019» www.europapress.es.
  7. Propuestas 2014 - XVIII Convocatoria de Ayudas a la Creación Visual. .

Kanpo estekak

  • Tailerra Zer da instalazio bat? Miren Arenzanarekin Bilboko Guggenheim Museoan.
  • Miren Arenzana artistari elkarrizketa EITBn.
  • Miren Arenzana Bilboko Arte Ederren museoan (2019/03/13 )
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q87350418
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 86902094
  • BNE: XX1156260
  • LCCN: no2017091649
  • Tabakalera ID: 46416
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 18935
  • Wd Datuak: Q87350418