Moodswinger

Moodswingerra, hirugarren zubi gehigarri bat duen zitara elektriko bat. Yuri Landman, 2006
Erasoa, erresonantzia eta konbinaketa

Moodswingerra Yuri Landmanek sortutako harizko musika tresna bat da. Itxuraz gitarra elektriko bat dirudien arren, benetan zitara bat da, ez baitauka trasterik ezta leporik ere. Laburbilduz hirugarren zubidun 12 harizko zitara bat dela esan daiteke. Pastilla eta elektronikoak leporaino eginak daude, ohiko gitarra elektrikoek duten gorputzarekiko alderantiz.

2006ko martxoan Landman Liars musika taldearekin harremanetan jarri zen, hauekin eurentzako musika tresna hau eraikitzea adostu zuelarik. Bi hilabeteren buruan Moodswingerraren bi kopia egin zituen, bat Liars taldeko gitarra/bateria jotzailea zen Aaron Hemphillentzat eta bestea Landman berarentzat.

2008an Landmanek Moodswinger IIa sortu zuen, mono eta estereoa.

Funtzionamendua

Hirugarren zubiak hariak tonu ezberdinak dituzten 2 segmentutan banatzen ditu. Kontrako aldea jotzen denean, gitarrak kanpai baten antzera soinu egiten du. Hariak gehiago edo gutxiago erresonatzen du atzeko aldea jotzeko moduaren arabera, hirugarren zubiak harian zehar duen posizioarenarabera. Posizio nodal armonikoetan hariak beste posizio batzuetan baino gehiago erresonatzen du. Adibidez haria 1/3 + 2/3tan banatuz gero, erresonantzia garbi bat sortzen du, 24/33 + 9/33an banatzen denean erresonantzia gutxi sortzen den bitartean.

Afinazioa eta harmonikoa

Moodswingerraren afinazioa

Moodswingerraren afinazioa E-A-D-G-C-F-A#-D-G#-C#-F#-B bostun zirkulu bat da.

Harmonikoa

Posizio harmonikoak hirugarren zubian:

Musika

  • Liars: Leather Prowler (Liars (Liars taldearen kantu bilduma), 2007, 3. kantua)
  • Avec-A: Akkemay, 2008

Ikus, gainera

  • Moonlanderra, Liarsena, 2006
  • Bachelor QSa, Half Japanese taldeko Jad Fairrena, 2007
  • Springtime Ia, Blood Red Shoesena eta Springtime IIa, Lou Barlowrena 2008

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q532584
  • Commonscat Multimedia: Moodswinger / Q532584

  • Wd Datuak: Q532584
  • Commonscat Multimedia: Moodswinger / Q532584