Mozambikeko itsaslasterra

Mozambikeko itsaslasterra[1] Indiako ozeanoko itsaslaster bat da, Afrikako ekialdeko kostaren ingurukoa, Mozambikeko kanalean barrena (Mozambikeren eta Madagaskar uhartearen artean), hegoalderantz higitzen diren ur azal epelek osatua.

Hasieran itsaslaster konstante eta indartsutzat jo bazen ere, gerora satelite bidez, itsasontzi bidez eta bestelako neurketa batzuen bidez lortutako datuek adierazten dute ez dela benetako itsaslaster konstante bat, aldi labur batzuetan ager badaiteke ere. Itsaslaster klasikoa ez bada ere, egiaztatuta dago zurrunbilo handi, epel eta antiziklonikoak Mozambikeko kanalean barrena hedatzen direla hegoalderantz. 300 km-rainoko diametroa izan dezakete, eta gehienezko biratze-abiadura ia 1 m/s izan daiteke. Iparraldean zazpi bat zurrunbilo agertzen dira urtean, eta lau bat hegoaldean. Mozambikeko kanaletik irtendakoan, zurrunbiloek aldaketak eragiten dituzte Agulhasko itsaslasterrean.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q58708
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q58708
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • Benguela • Brasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Ekuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoa • Mozambike • Somalia
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak