Olaia Inziarte

Olaia Inziarte

Bizitza
Jaiotza1999ko urtarrilaren 12a (25 urte)
BizilekuaOronoz (Baztan)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

Twitter: OlaiaInziarte Instagram: olaiainziarte Badok: olaia-inziarte Spotify: 0O6P9R9FfVix4h9bFbO7ae Edit the value on Wikidata

Olaia Inziarte (Oronoz, Nafarroa, 1999ko urtarrilaren 12a[1]) euskal abeslaria da. 2022an abiatu zuen ibilbide musikala bakarlari gisa. 2023ko Musika Independientearen MIN sarietako bost finalisten arteko bat izan zen. Iker Lauroba eta Chica Sobresaltorekin batera ere aritzen da, teklatu eta koroetan. IE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen Artistas en Ruta zirkuiturako hautatua izan da 2023an.[2][3][4]

Ibilbidea

2022an argitaratu du bakarlari gisa bere lehen diskoa, Lehengo Lepotikan Burua. Sonoritate tradizionalak eta abangoardistak harilkatzen ditu. Olatz Salvadorren kolaborazioarekin abesten duen Behe klasekoa abestia berehala nabarmendu da.[5]

Behe klasekoa izatearen konplejurik bat ere ez, erdara traketsetan mintzatzearena ere ez. (Behe klasekoa abestia, Olaia Inziarte)

2022ko Durangoko Azokan aurkeztu zuen bere lehendabiziko lana. Iker Lauroba, Joseba Tapia eta Chica Sobresaltorekin musikari lanetan aritzeaz gain, Pleura taldeko ahotsa izan da.[6][7][8]

"Abestiak egiteko nahiko nartzisista naiz, ez dakit idazten besteen istorioen inguruan" Olaia Inziarte. [7]

Diskografia

  • "Astelehenetan" (2020)
  • "Lehengo lepotikan burua" (2022)[9]
  • "Denak begira daudelaik" (2023)

Erreferentziak

  1. BIBA ZUEK: Olaia Inziarte. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  2. (Gaztelaniaz) Deia.eus. (2023-04-12). «Hauek izango dira MIN sarietako finalistak» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  3. (Gaztelaniaz) Agirre, Jon. (2023-04-11). «MICE, Olaia Inziarte, Ødei eta Parabellum aukeratu dituzte 'Artistas en Ruta' zirkuiturako» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  4. MusikaZuzenean TB # 224 : Olaia Inziarte. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  5. «'Behe klasekoa' abestia kaleratu du Olaia Inziartek Olatz Salvadorrekin batera - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  6. «Olaia Inziarte» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  7. a b «Olaia Inziarte: "Abestiak egiteko nahiko nartzisista naiz, ez dakit idazten besteen istorioen inguruan"» EITB 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  8. (Gaztelaniaz) «Empecemos el día con Música: Olaia Inziarte» RTVE.es 2022-11-20 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  9. Mallona, Olatz Enzunza. «Haurtzaroko erroetarako bidaia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak

  • Badok.eus webgunean.
  • [Bideoa, 2022] Durangoko Azoka: OLAIA INZIARTE - AHOTSENEA 2022 - ZUZENEAN
  • [Bideoa, 2022] Olaia Inziarte musikariarekin Durangoko Azokan | Bigarren Kafea
  • [Bideoa, 2022] YOKO ONA 03x02 HARREMANAK OLAIA INZIARTEkin | gaztea
  • Olaia Inziarte. Calle Sonora.
  • [Bideoa, 2023] MusikaZuzenean TB # 224: Olaia Inziarte + Uxue Amonarriz (Huntza) (Hamaika telebista)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115633807
  • Wikiquote Aipu famatuak: Olaia Inziarte

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Badok: olaia-inziarte
  • Wd Datuak: Q115633807
  • Wikiquote Aipu famatuak: Olaia Inziarte