Oratorio

Artikulu hau musika lanari buruzkoa da; otoitz egiteko tokia gaitzat duena beste hau da: «Otoiztegi»
Oratorio chorus performing "Hallelujah"
Abesbatzak Mesiaren Hallelujah abesten, 1916.

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Oratorioa musika klasikoko genero liriko-dramatikoa da, gai erlijiosokoa, Biblian edo liturgia-testuetan oinarritutakoa eta bakarlari edo abesbatza batek orkestra batekin interpretaturikoa eta irudikapen eszenikorik gabea.

Erroman sortu zen 1600. urte inguruan, San Filipe Neriren Oratorio edo otoiztegian; hortatik datorkio izena. Cavalieriren La rappresentaziones di anima e di corpo hartzen da lehen oratoriotzat. XVII. mendean oratorioak garrantzi handia izan zuen, eta antzeztu egiten zen. Geroago, testuaren kontakizunera mugatu zen, musika tresnez lagundurik. Abesbatzak garrantzi berezia izaten zuen. Egile nagusiak izan ziren, besteak beste: Carissimi, A. Scarlatti, Schütz, Haendel (Mesias da oratorio ezagunena), Haydn, Spohr, Beethoven, Mendelssohn eta Elgar. Badira gai erlijiosoa ez duten oratorioak ere; gai espirituala izaten dute, hala ere. Halakoak dira Haendelen Semele, Tippetten A Child of Our Time eta Stravinskiren Oedipus Rex.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/2/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q85477
  • Commonscat Multimedia: Oratorios / Q85477

  • Identifikadoreak
  • GND: 4129085-9
  • LCCN: sh85095291
  • NDL: 00568918
  • NKC: ph123779
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q85477
  • Commonscat Multimedia: Oratorios / Q85477


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.