Oto

Oto (gaztelaniaz Los Huetos izan zena) Arabako udalerri-ohi bat da.

Arabako lautadako hiru herrik osatzen zuten: Otobarren (Hueto Abajo, herriburua izan zena), Otogoien (Hueto Arriba) eta Martioda.

1975eko uztailaren 10ean Gasteizko udalerriaren barrura pasarazi zuten. Gaur egun horren barruan hiru kontzeju osatzen dute. XIX. mendean galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra) eta abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ikus, gainera

  • Otobarren
  • Otogoien
  • Martioda


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11689543
  • Wd Datuak: Q11689543