Pascalen printzipioa

Pascalen upela: upela lehertzen da ur-zutabe baten presioaren eraginez

Pascalen printzipioa hidrostatikaren lege nagusietakoa da. Honako hau dio: Fluido konprimaezin bat orekan baldin badago ontzi deformaezin baten barnean, bertako edozein puntutan egiten den presioa norabide guztietan transmititzen da intentsitate berberaz.[1][2] Alegia, geldirik dagoen fluido bati presio aldaketa aplikatzen zaionean, fluido osoan transmititzen da alteraziorik gabe. Norabide guztietan berdina da, eta indar perpendikularra eragiten du ontziaren paretetan. Blaise Pascal frantziar zientzilariak ezarri zuen printzipio hau 1647–1648an.

Formula

Honako hau da printzipioaren definizio matematikoa:[1]

Δ P = ρ g ( Δ h ) {\displaystyle \Delta P=\rho g(\Delta h)\,}
  • Δ P {\displaystyle \Delta P} = presio hidrostatikoa, edo fluido zutabe bateko bi punturen arteko presio-diferentzia, pascaletan.
  • ρ = fluidoaren dentsitatea kg·m-3-tan.
  • g = grabitatearen azelerazioa m·s-2-tan.
  • Δ h {\displaystyle \Delta h} = fluidoaren altuera neurketa puntutik gora, edo fluido zutabeko bi puntuen arteko altuera-diferentzia, metrotan.

Aplikazioak

  • Prentsa hidraulikoa eta jasogailu hidraulikoa
  • Balazta hidraulikoa
  • Artesiar putzuak, ur-dorreak eta presak
  • Oso kontuan hartzekoa da itsaspekarientzat: urpean 10 metroko sakoneran dagoen presioa ur azalekoa halako bi da, eta 100 kPa-etan handitzen da 10 metrotik 10 metrora.[3]

Erreferentziak

  1. a b Presio hidrostatikoa. Arkimedes-en printzipioa. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-27).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Pérez, Juan Ignacio; Urrutia, Miren Bego. Urpekarien gaitza. zientziakaiera.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190760
  • Commonscat Multimedia: Pascal's law / Q190760

  • Wd Datuak: Q190760
  • Commonscat Multimedia: Pascal's law / Q190760