Pioneer anomalia

Pioneer 10

Pioneer anomalia edo Pioneer efektua, eguzki-sistemaren kanpoaldea bisitatzen duten espazio zunda ezberdinen esperotako ibilbidean ikusitako desbideraketa da, nagusiki Pioneer 10 eta Pioneer 11n. Gaur egun, 2009 oraindik ez dago gertaera honentzako guztiek onartutako azalpenik.

Azaldu ezinezko desbideraketa

Zunda hauek euren bateriak agortu zituztenean, eta, honela, horiekin kontaktua galdu zenean, NASAko zientzialariek, jada ikusi zuten euren orbitan jasandako desbideraketa.

Desbideraketa hau, azelerazio negatibo batek eragiten zuen (eguzkiranzko azelerazioa edo desazelerazioa) edo urdinerako korrimendu oso ahul batek, segundo karratuko nanometro batekoa [(8.74 ± 1.33) × 10−10 m/s2], baina, hala ere, jatorri ezezagunekoa.

Balizko arrazoiak

Desazelerazio hau, honako fenomenoek eragindakoa izan daitekeela iradoki da:

  • Eguzki haizea eta planetarteko plasma
  • Atzeratze termikoa, zunden pila atomikoek sortutako beroagatik
  • Materia ilunaren misterioa galaxian
  • "Fisika berri" baten manifestazioak, Eskalako hedapen kosmikoa eta Aldatutako newtondar dinamikaren teorietan bezala
  • Grabitateak, oraindik ulertzen ez ditugun moduetan funtzionatzen du
  • Beste dimentsio ezezagun batzuk indar txikiak sortzen dituzte
  • Egitura finaren konstantearen aldaketa

Baina guzti honek ez du askorik laguntzen, materia ilunari buruz eta egitura finaren alfa konstanteari buruz eta gainontzeko arrazoiei buruz ez baita ezer ezagutzen.

Ondorioak

NASA, gure eguzki sistemaren kanpoko ertzean eguzki grabitateak dituen eraginak aztertzeko zunda bat prestatzen ari da. Gure eguzki sistemako tokirik urrunenak aztertzera joango litzatekeen edozein zundari erantsiko litzatekeen modulu batetaz osatuta legoke.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q569091
  • Wd Datuak: Q569091